eta Kintanak ez dau aitzen (beste askoren moduan), Wazemank, herri
komunikabidiak eta blogari euskalkizaliak agertu badira, ez dala
Kintanaren kontra juateko eta berari amorrua eraitteko. Aittu biharko
leuke, jente askok, euskera batua ez dabela gertuko sentitzen, ez dabela
txistietarako erabilgarri ikusten, eta batuak ez detsala balio blogian
etxeko gauzak kontatzeko.
Horrek ez dau esan gura, jentia batuan kontra dagonik, beste gauza bi baino:
- euskalkixa BE gorde nahi dabela (o! sakrileguak!)
- batuak orain arte egin daben bidia ez dala nahikua izan, eta beste
bide batzuk be jorratu biharko doguzela. Danok.
asier
Uste dot aurretik be iñoiz aittatu izan dogula baiña, badaezpadan...
Kintanan gaztaruan, bihar diran ñabardura guztieaz, "ordeneko" jende
"urtetsua" euskalkixen aldekua zan eta "iraultzaile gaztiak", ostera,
euskara batuzalea.
Oin, aldiz, neurriren batian, orduko euskara batuzaliok zahartzen dihardue
eta gaztiak orduan baiño dexente euskalkizaliagoak dira. Eta Kintana gazte
burrukalari adoretsu harek ez dau aittzen.
Oin dala 30 urte euskera batuan defentsa-arrazoietako bat danok bardin
idatzi ahal izatia izan zan: Administraziñua, komunikabidiak,
argitalpenak... Eta Kintanak nekez ikusten dittu ondo, 30 urte geroago,
euskalkiz kaleratutako udal-testuak, Wazemank edo herri-komunikabidiak.
Amatiño
------------------------------------------------------------------------
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]