|
Markosek:
>>Mikel Irizarrekin bikote sendoa osatzen
du Aramendik. Irizarrek sekulako kolpeak ditu. Esaterako, asteazkenean
bota zuenean Gobernua eta ETA txikira dabiltzala eta, ETA kloratitarekin
urdaiazpiko tratuan dabilela dirudiela, eta ez bonbekin: 200 gramo,
350...
Mezulariko entzulea nintzenean oso gustora
entzuten nituen nik Aramendi eta Irizar. Ikusiko dugu orain ostiraletan
hirugarrenak zerbait aportzerik izango duen.
>>Gaur hemengo Elena Laka ariko da,
ostiralero legez, eta lastima handia da Euskadi Irratiak ez jartzea podcast-a
(Irratia.com-ek, horretan ere aitzindari, erakuts eta lagun diezaioke), bariku
arratsaldeetan irratia entzutea gatx zaigunontzat besteak beste.
Justo ostiralean kale egin neban. Errebisioa genuen Oierrekin, La Pazen.
Udan egin zioten ebakuntzaren ondoren, tumorea kendu zuten. Ostiraleko
errebisioan, notizia onak: dena garbi, ez dago tumorerik. Poz-pozik
etxera.
Elena
|
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]