Zorionak, Elena.

Zergaitik pasatu behar ditugu momentu zailak momentu politak miresten ikasteko? (beste elkarrizketa baterako atea ireki dezakegu hortik abiatuta... jejeje).



Ainara Argoitiak:

(euskarazko komunikabideak, suposatzen dut) "Hala ere,
pausoz pauso badoaz bidea eginez, eta ez da gutxi."

-1930ean Argia eta ez dut orain gogoan zein beste hedabidek, bien artean gaur Berriak dituen irakurle kopuru bera, jaso ditudan datuak gezurra ez badira. Aurrera? Baina oso poliki, agian.


"Euskarazko prentsak ezin du  gainerakoei begira egon. Euskarazko
prentsak bere bidea egin behar du. Nola jokatzen duten? ez dago galdera
horrentzako erantzun orokor bat. Errespetuz jokatzea baino ezin zaie
eskatu."
Prentsa "abertzale" eta "elebiduna"k euskara gai jakin batzuetara mugatzen du bere presentzia edukiaren %20tik pasatu barik. Euskararekiko irekiera azaleratzen dute eta irakurlea horrekin konformatu eta euskara hutsezko hedabideak ez kontsumitzera (edo behar hori ez sentitzera) bultza dezake.

"Batek daki. Tokian tokiko hedabideak eta blogak ikusten ditut
indartsuen."
Ados.

"-Zein akats ditu egungo euskal kazetaritzak?
Euskarak berak duena, batetik. Erdarazko prentsarekiko menpekotasuna
ere bai, neurri batean."
-Erdararekiko menpekotasuna? Azal zenezake gehiago?
"Euskal Herriaren egoerak ere baldintzatzen du."
-Eta pena da. Kataluinian edozeinek irakurtzen du katalanez.
"Kazetarien lan-baldintzetaz ere hitz egin beharko litzateke, horrek ere
baldintzatzen duelako produktua."
-Zer nolakoak dira, ba?

-Zein zentzu du ETB 2k?
Galdera honetan AmatiƱoren erantzuna ikusi nahi dut...

"-Zenbat irakurle ditu euskarazko prentsak?"
-Zenbat irakurleri zuzendua da egungo euskarazko prentsa? Lehenik eta behin hizkuntzak baldintzatzen du hori. Gero?

"AEBetan prentsak berak baino sinesgarritasun handiagoa ei dute blogek."
-Noski. Egunkari batek berria baino iritzia saltzen badit, nahiago dut blog bat irakurri eta harek ere iritzia saltzea baina hori bera saltzen didala adieraziz. Hau da... nik badakit iritzi bat jasoko dudala. Bestean, suposatzen da, berria jasotzera noala. Baina objetibotasunetik gero eta urrunago goaz idatzizko kazetaritzan, askoren aburuz. Baina hori beste medioen existentziak ere probokatua izan daiteke: dagoeneko informatu didaten gai bati informazioa berriro ematea baino, beste era batean ematean dago gakoa... eta hor subjetibotasuna sartzea baino ez dago. Ez?

Josu.


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to