Kaixo denoi,
Batzuei pertsonalki hainbat galdera bidali dizkizuet e-postaz, baina ez nuke
aukera galdu nahi hemen amankomunean egin ditudan galderak plazaratzeko:
1.- Zer iruditzen zaizue gaur egungo euskarazko gizarte-komunikazioa?
2.- Nola jokatzen dute eta nola jokatu beharko lukete erdal komunikabideek
euskararekiko?
3.- Nola uste duzue garatuko dela etorkizunean euskarazko
gizarte-komunikazioa?
Gero, batzuei egindako beste galdera batzuk ere badaude, eta hemen jartzen
ditut, ea honi buruz diskusiotxoa sortzen den edo zuen iritziak eman nahi
dituzuen...
-Euskal egunkaria: publikoa? (duela 15 urteko eztabaida...).
-Zein akats ditu egungo euskal kazetaritzak?
-Zein zentzu du ETB 2k?
-Zer eskeini diezaioke prentsa abertzale erdaldunak euskarari?
-Zein ondorio izan ditzake ...eta kitto! bezalako euskal herri-aldizkari
batek eta El Diario Vasco bezalako erdal komunikabide batek antzeko edukiak
garatzea?
-Zein ondorio ditu euskarazko egunkari bakar bat egoteak?
-Zer eskeintzen digu blogintzak?
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]