Mikel Harriketarrak:
Pasa den astelehenean-edo joan nintzen Donostiako
Hontza Liburudendara. Lau liburu erosita bueltatu
nintzen etxera. Musika ere erosiko dut.
Yasta!
Zertarako joan orduan Durangora? Ez nuen arrazoi
hoberik aurkitu eta etxean geratu nintzen goxo-goxo.
erru sentimendu antzeko bat sumatzen da zuen burua zuritu behar horretan
baina trankil, lagunak, zeren zuen bekatua berrerostearren bi bider joan
baikinen batzuk, zapatu-domekatan, eta Mendiguren maizago oraindik
eibartarrak foroak zein blog komunitateak kunplittu egin du barren, burua
tente eroan dezake
----- Original Message -----
From: "Mikel Iturria" <[EMAIL PROTECTED]>
To: "Eibartarrak zerrenda" <[email protected]>
Sent: Monday, December 12, 2005 11:19 PM
Subject: Re: [eibar] Zergatik ez zara joan Durangoko Azokara?
Kaixo eibarnautak:
Salam pax zuekin.
Azken laupabost urte hauetan ez gara Durangotik
pasa. Normalean zubi hau kanpora joateko
aprobetxatu izan dugu, baina oraingoan hementxe
geunden. Eta ez genuen batere gogorik joateko.
Ondo da Durango egotea: gure euskalduntasuna-edo
indartzeko, asko garela ikusteko, kultur
pertsonak garela ezagutzera emateko, gai garela diskoak eta liburuak
egiteko...
Pasa den astelehenean-edo joan nintzen Donostiako
Hontza Liburudendara. Lau liburu erosita bueltatu
nintzen etxera. Musika ere erosiko dut.
Yasta!
Zertarako joan orduan Durangora? Ez nuen arrazoi
hoberik aurkitu eta etxean geratu nintzen goxo-goxo.
Hori bai, igande arratsaldean Zarautzko
gaztetxera joan nintzen Anjel Lertxundi
entzutera. "Hamaseigarrean aidanez" bota zuten
eta han egon ginen. Hotza pasatzen baina gustura.
At 23:03 12/12/2005, you wrote:
Ba nik hainbeste jende artean ibiltzeko gero eta
gogo gutxiago izaten dut. Lehen joaten nintzen,
eta orain ere Eibarren egonez gero igual joango
nintzateke, baina Donostiatik alperkeria ere bai. ----- Original
Message -----
From: <mailto:[EMAIL PROTECTED]>Imanol Trebiño
To: <mailto:[email protected]>eibartarrak
Posta Zerrenda ;
<mailto:[EMAIL PROTECTED]>Joana Albret Posta Zerrenda
Sent: Monday, December 12, 2005 12:28 AM
Subject: [eibar] Zergatik ez zara joan Durangoko Azokara?
Badakit ez dela derrigorrezkoa, inor ez
dagoela behartuta hara joateko, baina gaur
antolatzaileek egindako balantzean larunbatean
(larunbatean esan dute?) espero zutena baino
jende gutxiago joan dela entzun dudanean
galdera etorri zait eta nere buruari egin diot:
Eta zeu zergatik ez zara joan Durangoko Azokara?
Erantzuna, ez joateko edo joateko, erabat
prosaikoa izan daiteke, asmo
polit-kultural-goragurako horiez gain: nahiago
nuen futbolera joan, ez zait gustatzen
horrenbeste jendearen artean ibiltzea,
lehengoan atsegin ez dudan neska/mutil-lagunohi
bat topatu nuen eta joango zela esan zidan,
aparkatzea roilo bat delako, telebisioa ikusten oso gustora nagoelako...
Edo joaten naiz: denborapasa bat delako,
lagunak joaten direlako, tabernetan giro beroa
dagoelako, nire herrian ez dagoelako ezer...
Nire kasuan azkeneko urteetan ez naiz
joaten umeekin joatea nazkagarria delako: umeak
azkar aspertzen dira, ez dizute uzten ezer
lasai begiratzen, normala gainera agudo
ernegatzen hastea, ez, umeak hazi bitartean neu ez naute handik ikusiko.
Eta zeu -ia inor animatzen den berea
kontatzen- zergatik ez zara joa(te)n? edo, zergatik joa(te)n zara?
--------------------------------------------------------------------------------
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]