Ieepa hi!
-- Ba, ni ezin naiz ERABAT ados egon, ez nintzateke ERABAT ados egongo beste
ezein talde edo alderdi balitz ere hauzitan legokeena (ETAtik hasi PPra
bitartean, Elkarri tarteko), eta kostatu egiten zait sinestea inor ERABAT
egon daitekeenik ere.
Mikel Irizarren artikulu horrekin esan juat nik erabat ados naguala, ez
beste ezekin. AHT hori egin egingo juek azkenian. Triskantzia asegurauta
dagok, lortu be lortu juek-eta finanziatzeko modua. Harro egongo dittuk
gaiñera inauguratzen dabenian, hiru kapitalon arteko juanetorrixok ez
jakixat nik zelako denpora rekorrian egin leikiala eta..., harro! Baiña
merkanziarik ez dok ibiliko hor, enpresarixo usteko señorito
kanpolarrosa batzuk bakarrik. Ezin juat konprendidu proiektu horrek ze
mesede ekarri leikian Euskal Herrixandako, bittarteko herrixendako
behintzat kaltia baiño besterik ez. Halaxe ikusten juat nik arazuori.
Eta, biharbada horretxegaittik, gustora irakorri najuan Mikel
Irizarrena nik neuk esan nahiko nittuanak ezin dotoriago.bota jittuan-eta.
Serafin
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]