|
Morrisen erantzunek Sarasolari Berrian hunkigarriak ez ezik egokiak
ere ematen dute: Sarasolaren irizpideei jarraituz ez bakarrik Orotarikoa baizik
GUZTIA idatzi behar genuke gaztelaniaz, beti izango baita gaztelaniadunen
bat euskaraz jakiteke euskaldunek idatzirikoaz interesatua
ordea, batez ere Espainia aldean ugaldu da figura bitxi ausart hori,
euskaraz ez dakien euskologoa; bitxia, zeren ingeles bati, aleman bati edo
ipar aldeko euskaldun bati bururatu ere ezin zaio egin hispanista izatea
espainolez jakiteke
dena den, edozein euskologok eskatu behar lioke bere buruari
Orotarikoa ulertu ahal izateko maila, eta euskal irakurleok, nik behintzat bai,
eskertu egiten dugu aintzat har gaitzaten, halako eraz non Orotarikoa euskaraz
balitz kontsultatuko genukeen, baina ez denez ba ez
|
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
