uste dut Sarasolak Euskadi Irratian, edo agian Sautrelan, egin zuela Orotarikoa gaztelaniaz argitaratzearen alde

eta Morrisek Berria-n hauxe erantzun dio:

Aitor Aranak eta J. Sansineneak ere idatzi egin dute auziaz:

http://www.berria.info/iritzia/zuzendariari_ikusi.php?saila=IRITZIA&data=2005-12-15&orria=007&kont=972&Sinadura=


Euskalduna, baskoa, eta etorkina izatea

Eskertzekoa da J. Sansineneak adierazitakoa. Gainera, Aitor Aranak adierazi duena ere neuk plazaratu nuenarekin bat dator: euskara metahizkuntza ere izan daiteke. Euskara edozein hizkuntza bezain baliagarria da eta izan daiteke. Arrazoi osoa dauka Orotariko auzi hau aspaldiko kontua dela. Dena den, ez nuen esan euskal Kultura, derrigorrez, Kultura espainiarraren adarra denik. Matias-Mugica-keriak plazaratzea ez da nire asmoa izan, hori ez. Euskal Kultura Cultura Vasca izan dadin, zenbait baldintza bete behar dira. Hala ere, zenbait euskaldunen eta vasco-ren (edo baskoren) artean, baliteke hori egia izatea.Niretzat biziki pozgarria izan da Arana jaunak ni «euskalduntzat» hartu izana. Haatik, ez nuen esan «ez naizela euskalduna», kanpotarra baizik, horixe baita nire patua, derrigorrez jasan beharrekoa. Euskal Herriko agiri nazionala daukat (eta izenak ofizialki euskaratuta dauzkat), baita Espainiako NANa ere, baina, arrazoi askorengatik, kanpotarra naiz bai hemen, bai Ameriketan, bai Thailandian, bai edonon. Haurtzaroa Afrikan emana (urterik esanguratsuenak bederen), aurreneko urteak eta nerabezaroa Estatu Batuetan emana, eta, zer esanik ez, helduaro oso-osoa Euskal Herrian emana, ez naiz inongoa, baina, aldi berean, bai hemengoa, bai Coloradokoa, bai eta Angolakoa ere.

Euskalduna naiz, bai horixe, euskaraduna alegia, baina ez naiz Hegoaldeko baskoa. Hori ezinezkoa da. Horrelaxe da Europa. Estatubatuarra nahiz brasildarra zein australiarra izan ninteke, baina nekez ÐÐbizitza honetan behintzatizango naiz baskoa, edo holandarra edo ingelesa edo eskoziarra edo frantsesa edo Europako/Asiako edonondarra, Europak/Asiak ez baititu etorkinak benetan asimilatzen. Etorkina beti etorritakoa da eta izango da eta euskaldunek, zeharka edo zuzenean, goiz edo berandu, halaxe jakinarazten diote kanpotik etorritakoari. Hemen, kasurik hoberenean, euskaraz dakien amerikarra (edo yankia edo iparramerikarra) izango naiz hil arte; baina, behintzat, eta horixe jakin bedi, amerikar euskaltzale amorratua.

Mikel Morris



----- Original Message ----- From: <[EMAIL PROTECTED]>
To: "Eibartarrak zerrenda" <[email protected]>
Sent: Thursday, December 15, 2005 1:52 PM
Subject: Re: [eibar] morris, sarasola, orotarikoa


Aupa, MArkos
Zeure mezuari Sarasola eta Morrisen adierazpena falta jakoz. Nun esan
dabez hórrek gauzok? Loturaren bat bialdu zeinke?
Ia holan zure mezuren bat ulertzen doten :-)
Leire


Morrisen erantzunek Sarasolari  Berrian hunkigarriak ez ezik egokiak ere
ematen dute: Sarasolaren irizpideei jarraituz ez bakarrik Orotarikoa
baizik GUZTIA idatzi behar genuke gaztelaniaz, beti izango baita
gaztelaniadunen  bat euskaraz jakiteke euskaldunek idatzirikoaz
interesatua

ordea, batez ere Espainia aldean ugaldu da figura bitxi ausart hori,
euskaraz ez dakien euskologoa; bitxia, zeren  ingeles bati, aleman bati
edo ipar aldeko euskaldun bati bururatu ere ezin zaio egin hispanista
izatea espainolez jakiteke

dena den, edozein euskologok eskatu behar lioke bere buruari Orotarikoa
ulertu ahal izateko maila, eta euskal irakurleok, nik behintzat bai,
eskertu egiten dugu aintzat har gaitzaten, halako eraz non Orotarikoa
euskaraz balitz kontsultatuko genukeen, baina ez denez ba ez
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]





--------------------------------------------------------------------------------


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]



_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to