On 12/16/05, Gari Araolaza <[EMAIL PROTECTED]> wrote:
Hemen daukazue informazio gehiago, gainera Racismomaton-eko softwarea
bera deskargatzeko aukera:

http://www.racismomaton.org/

Gainera, Luistxoren abizen berberak (Iñigo Fernandez Ostolaza) dituen
bat ibili da tartean (ez da Luistxoren anaia)

Haren anaia Julio da, eta bera ere badabil kontu horretan nonbait.
http://www.racismomaton.org/html/euskara.html

Iñigo F.O. ezagutzen dut, eta blog interesgarri bat dauka euskaraz,
http://www.sweetcreeps.com/euskaraz (orain ez dit funtzionatzen, egia esan)

Hala ere, uste dut, eta Iñigok hau irakurtzen badu igual haserretuko da, Racismomaton delako hau tontakeria galanta besterik ez dela. Udalez udal, hor dabiz jartzen, han eta hemen, udaletako sail sozialen dirua gastatzeko aitzakia besterik ez zait iruditzen.

Racismomaton bat behar dugu? Jarri bideoan berriro Bilboko taxista hil zuen gaztearen lintxamendu saioaren ETBko zinta hura. Pasatu zinta hori; eta gero jar gaitezen ispiluaren aurrean, eta galde diezaiogun geure buruari: geldituko diot kotxea autostop egiten aurkitzen dudan hurrengo morenoari?

Luistxo



_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to