"etorkinenganantz dituen jarrera arrazistak detektatzen dira."
Eta aurkakorik egin al dute? Etorkinei integrazio testa, alegia?

"Proiektua 2004ko abenduaren 13ean (...) aurkeztu da"
Eta nola ez, Eibarrera iristeko urtebete behar. Proiektua interesgarria, baina gu berandu, atzetik. Merkeagoa ote?


Eibar gauza hauetarako (eta hau azken urteotako ohitura dela esango nuke, ez tradizioa) Espainia hondamendietarako bezala da...

Izugarrizko uholdeak daudenean, eta estatu guztiek laguntzak bidaltzen dituztenean hegazkinez, Espainiak itsasontziz. Bigarren egunean han daude gehienak, eta laguntza horiek bukatu direnean, poliki-poliki, pazientziaz, orduan iristen da Espainiaren kargamentua barkuz.

Noski, modu honetara Espainia ez da azaltzen argazkian. Baina tira, "bi aste pasa direnean ere laguntzeko norbait beharko dute", eta horretarako datorkie ondo estatu motelak ere egotea. Azkarra ez izateak ba omen ditu bere "abantailak".


Josu.


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to