Atzoko bertsolari finala. Eguerdiko kartzelakoan, Aitor Mendiluzek bota
zituen bertso batzuk, oso sentituak: ume esperoan dauden guraso batzuk,
tartean bi aborto izan dira, azkenean bai, jaio zaie haurra.
Andreak esan zidan: hori benetan kantatu dut. Tira, fikzioa izango da, neuk.
Amaierako agurrean, Mendiluzek beste mezu kriptiko bat bota zuen, bi urtean
kantatu barik ibili ondoren, barrenean zituenak bota behar zituela azkenean
eta bota zituela. Halako zeozer. Berriro pentsatu genuen, eguerdikoa
benetakoa zen ala ez?
inork inguru honetan baleki... geu jakinminarekin gelditu ginen-eta.
Luistxo
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]