Elena:

Atzoko Garan finalista guztiei egindako elkarrizketetan, Mendiluzeri amets
bat edo desira bat adierazteko eskatzerakoan (ez naiz buruz akordatzen
zehatz-mehatz zer eskatzen zioten) berak erantzun zuen aita izatea, eta oker
ez banago, honez gero betea zuela.
Atentzioa deitu zidan erantzunak, mutil gazte bati gutxitan entzundakoa,
horrexegaitik daukat buruan.
Behar bada hortik joan daiteke.

Lagun batek pribatuan hau bidali dit:

Egia da, bai. Mendiluzek eta andreak (Idoiak, atzo jakin nuen izena,
bera baino zaharxeagoa omen) bi aborto izan zituztela entzunda neukan.
Eta majo kostata ekarri zutela azkenean semea.

Bukaerako mezua: orain bi urte Gipuzkoako txapelketa izan zen eta han
ere finalera iritsi bazen ere, Mendiluzek ez zuen bere maila. Besteak
beste orduan ere kontu hori izango zuen buruan. Nik horrela interpretatu
nuen mezu kriptiko hori.

Urretxuko finalerdietan, entzuleen artean, gure ondo-ondoan egon ziren
Mendiluzeren emaztea eta ume txiki bat. Semea, supongo.

Atzo kantuan hasi eta zer esan behar zuen antzeman genionean, denok
burua makurtu eta aiba... honek ez dizkik hiruak bukatuko. Baina bai...
 



_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to