Oraindik sasoiz zagozie apuntatzeko!
Interesatuak, Angel Bidaurrazagari idatzi (hor beheian dago helbidia).
O.
-- Ez jakixat ba sasoiz ete gaozen. Dana dala, beti be errezao izango dok
medikuntza fakultatian matrikulatzia abenduan 20xan aurretik apuntatzia
baiño...

Amatiño

-------------------------------------------------

I. BERTSO-SAIO KLINIKOA

(2005eko abenduaren 22an)
OINARRIAK

1.      Txapelketa taldeka egingo da (gehienez lau eta gutxienez hiru kide).
2.      Partaide guztiak medikuntzako ikasleak izango dira.
3.      Izena emateko azken eguna ABENDUAREN 20a izango da.
4.      Taldeek zenbaki bana izango dute, hots, 1. taldea  2. taldea, etab.
5.      Txapelketak SAIO BATZUK izango ditu eta saio bakoitzean kanporaketak
gauzatuko dira bi talde geratu arte. Horrela, hasierako saioan 4 diagnostiko
asmatu beharko dira, bertsolariek diagnostiko bakoitzeko bi bertso botako
dutelarik. Talde bakoitzak papertxo batean lau diagnostikoak idatzi beharko
ditu kantatutako ordena berean; horretarako zortzi minutu egongo dira (bi
minutu diagnostiko bakoitzeko). Lau diagnostikoak asmatzen ez dituzten
taldeak kanporatuak izango dira. Bigarren saioan hiru diagnostiko asmatu
beharko dira bertso bana emanda 6 minututan, eta aurrekoan bezala hirurak
asmatzen ez dituztenak txapelketatik kanpo geratuko dira. Hirugarren saio
batean berriro lau diagnostiko asmatu beharko dira oraingoan ere bertso bana
emanda baina lau minututan. Halako prozedura erabiliko da bi talde geratu
arte. Bertsoak ez dira inoiz bitan kantatuko.
6.      Sailkatutako bi taldeek finala jokatuko dute. Horretarako, talde
bakoitzak lau bertsori dagokien diagnostikoa asmatu beharko du, bertsoan
diagnostikoa asmatzeko nahiko datu egongo delarik.  Asmatuz gero bi puntu
lortuko dituzte, eta asmatu ezean beste taldeak izango du aukera puntu bat
lortzeko. Oraingoan ere bertsoa behin bakarrik kantatuko da. Erantzuna
TALDEKO BOZERAMALEAk (beti pertsona bera) emango du. Erantzun bakarra
onartuko da taldeko.
7.      Kanporaketetan zein finalean HAINBANA gertatuz gero epaimahaiak
erabakiko
du nola hautsi berdinketa.
8.      Epaimahai bat izango da txapelketa gidatzeko; Bizkaiko OEEk (BA DOK
HAMAIRUK) kideak izendatu eta kopurua erabakiko du.
9.      Epaimahaiak honako oinarri hauek aldatzeko eskubidea du, txapelketan
antolaketa arazoak bideratzeko beharrik izanez gero.
10.     Txapelketan parte hartzeak oinarriok onartzea dakar ezinbestean.
Hala
ere, beti egongo da kexatzeko eskubidea.










_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to