Ez dakit nere susmo soila ote den baina, esango nuke esan, sekulako desfasea egon ohi dela liburu berrien jendaurreko aurkezpena eta egiazko banaketaren artean.
Ez dakit zazpiki samarra naizelako edo komunikabideen mendean (mendeegi) aritu ohi naizelako, baina argitalpen berrien aurkezpen-iragarkiak ezer gutxitako balio izaten dit: egunkarietan aurkezpenaren berri jakin, liburudendara joan eta... Sekula ez gero libururik arasetan. "Oraindik ez dugu jaso", "datorren astean behar bada", "nahi al duzu etortzen denean abixatzea?" Segurutik arrazoiren bat izango da baina, ez ote litzateke onuragarriago aurkezpen publikoa baino astebete lehenago banaketa egitea? Seguru gero gehiago salduko luketela. Amatiño
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
