Imanoltxuk:

<Hainbeste ertzainen artean bere biharra ondo betetzen ez dabenak seguru 
<dagozala. Eta bihar hori gainbegiratu behar dala ez dago dudarik.
<Nik bibliotekarion mundua ezagutzen dot, zeozer edo. Gehixenak bere 
<biharra txukun betetzen dabe, baina badira ganorabako hutsak eta 
<aprobetxategixak. Badira.
<Fisioterapeuten artean ez dakitt, igual danak santuak izango dira. 
<Diñot, ze Oierrek ez dau ezer esan eta horretan nik baino gehixago daki.

   
-- Gai honek lantzian behin urtetzen jok eta beti be komenigarrixa dok
argitzia zertan dihardugun. Torturia ete dan polizia ganorabako edo asmo
txarrekoren baten jokabidia ala Elhuyar Enziklopediak diñuanez: "Zigor gisa
edo aitorpen bat lortzeko, hainbat tresna eta bide erabiliz pertsona bati
eragiten zaion min fisiko edo psikologiko larria".

   Lehenenguak kontuhartze pertsonalak eta disziplinarixuak eskatzen jittuk
eta bigarrenak, ostera, baitta goi maillako erantzunkizun politiko larriak
be. 

   Amatiño

   

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to