E.t.a.k eta Batasunan munduak Batasunan munduak", polizia-politiko-militar-bankero-epaile-orojakile askok erabiltzen du, batez ere gero gaizto horientzako dana zuri-beltz dela eta ez dakitela bereizketarik egiten esaten dutenek erabiltzen dute, eta primeran etortzen da gainera ordezkari politikoak legez kanpo utzi, kartzelan sartu, diru eta kargu politikoak lapurtu... eta norberaren burua zuritzeko.
 
    > Terminologia ez da erraza. Zabalduta dago "ezker abertzalea", baina ezkerreko eta abertzale asko dago "ezker abertzalea" autodefinitzen den mundu horretatik kanpo, eta segitzen dute izaten ezkerrekoak eta abertzaleak. "E.t.a." eta "Batasuna" berben onuretako bat justu termino zehatzak direla da. Hoberik baldin badaukak onartuko juat. Hobeak izatekotan. 
 
urte asko eta askotan estrategia politikomilitarra eruan dabe.
Horixe, Batasunak estrategia politikomilitarra eruan dauela. Gora San Fermin.
 
    > Gora San Fermin. Dudetan egon naiteke e.t.a.ren estrategia azaltzerakoan: militarra edo politikomilitarra?? Bat edo bestia? Beste zeozer proposatzen jok? Entzuteko prest nago.
    Eta Batasunekoa? estretegia politiko hutsa? edo politikoa gehi zumosolekuak atzetik? Psoe-ak bere sasoian be estrategia politikomilitarra eruan zeban, Pp-ren munduak zer esanik ez. Ez da hain arraroa.
Estrategia horretan logikoa da e.t.a.ren kontra jarduten daben edonor desprestigiatu gura izatea.
Zergatik kamuflatzen ditu botereak bere jarduerak aginte publikoa bada?
        > Ba botoak irabazi behar dituelako eta gauza batzuk ez dira popularrak, jendeak ez dabelako erraz irensten. Ez daka sekretu askorik.
Edo nirekin edo nire kontra, eta atentatu-atxilotze dinamika horretan ba normala da atentatuak egiten direnen alde egin gura bada atxilotzeaz arduratzen direnen kontra jardutea, eta horretan iguala da Guardia Zibila, Polizia Nazionala, Ertzaintza, Gerdarmeria... dana berdina.
Ertzaintzan egongo dira altuak, bajuak, rubioak, morenoak, burusoilak, eskizofrenikoak, sadikoak, onberak, eskuzabalak, guapoak, zatarrak eta ama askotako jendea... baina hortik torturak gaizto maltzur batzuen kontua dela atera nahi izateari sinplekeria hutsa baino okerrago irizten diot, gaia ez baita lorejokoetarako. GAL polizia gaizto maltzur batzuen kontua izan zela zenbat aldiz entzun duzu? Edo torturatzen duten Guardia Zibilen kontua...Hemen, torturatu, horretarako bidea edo aginduak ematen direnean torturatzen da.
 
    > Hemen ja fede kontutan sartzen gaituk, ze ez neu ez heu ez gaituk egon halako bulegoetan balizko agindu horrek emon direnian.
 
 Gainerakoa koartada hutsa da. Eta non irakurri duzu Guardia Zibila, Polizia Nazionala, Ertzaintza, Gendarmeria... denek berdin jarduten dutena esan dugula "mundu" horretakook?
 
    > Irakurri??? askotan, aizu, askotan. Gainera literalki: "berdin da" askotan leitu dot askotan idatzita dagoelako. Kaletan dago.
   
    > Mitxel, ondo pasa festak eta festak ez direnean. Hurrengora arte.
            it
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to