Nik ere bota dut erantzuna, hau esanez:
"Nire lagun batek zioen hau dela munduko leku bakarra non, a priori
pentsatzen den hizkuntza bi dakizkiena tontoagoa dela hizkuntza bakarra
dakiena baino. Medikua aukeratu behar baldin bada, eta zuk euskalduna
eskatu (elebiduna), berehala dator erantzuna: zuk zer nahi duzu,
bertsolari bat ala sendatuko zaituen norbait?
Medikuaren tokian beste edozein ogibide jarri, eta berdin."
Ez duela ezertarako balio? Bueno, pataleoaz gainera, gure teknosexuala
hain bakarrik ez sentitzeko.
X.
El 04/01/2006, a las 12:10, Gari Araolaza escribió:
Buber sarietarako deialdia egin dute aurten. Buber sarietan webgune
basko onenak sarituko dira.
Epaimahaiari begiratu eta konturatu naiz asko direla euskaraz ez
dakitenak. Segituan egin dut kexa.
http://www.interneteuskadi.org/blog/abian-dira-euskal-web-gunerik-
onena/
http://www.sustatu.com/1136304254
Nola epaituko du adibidez blog onena, euskaraz ez dakien epaimahaikide
batek? Zergatik ezin dugu dibisio eta kondizio berdinetan parte hartu?
"Premio de consolación" batekin konformatu beharko dugu?
(Bide batez, Jose del Morali: aspertuta nago "Pepito Grillo"renak
egiten, eta horregatik ezizen batekin sinatu dut mezua. Bai, ni naiz.)
Gari
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]