Produkzio energetikoaren beste alor bat: fiskala. Amatiñok seguruenean
jakingo dau, bestiok agian bai, agian ez.
Kontsumo energetikoaren zergak energia produzitzen duen tokiaren arabera
ordaintzen da. Hau da, zeuk energia kontsumoa Eibarren egiten badozu be,
energia Duero errekaren hango presa potoloan ekoiztu bada, BEZa eta
bestelako zergak Dueroko presa horren tokiko ogasunera ordaintzen jakoz.
Horregatik, alderdi ekonomikotik, nahiz eta prezio berdinean
ordainduko balitz, gehixago komeni da "hemen" sortzea produkzio hori.
"Guztion" zerga bilketarako badakizue ze alde dagoen zergen diru hori
Espainiako ogasunak(1) edo diputazioetako ogasunek hartzea? Diru kopuru
ikaragarria da, pentsaizue, etxe eta industria guztien kontsumo gastuaren
%15a (ez dakit zein dan energi kontusmoaren BEZa) bertako diputazioek
hartzea edo kanpora joatea. Ikaragarria da. Eta diputazioek jasotzen badabe
diru hori errezagoa, eta merkiagoa, izango da eskolak eta ospitalak pagatzea
(eta ni bezalako erdifuntzionarioak pagatzea, eta karreterak egitea, eta
autopistetako peajeak merketzea, eta kartzelak E.H.an bertan eta hobeto
izatea, eta...)
Nire ustez horrekin dago lotuta euskal lurralde bakoitzean -Araban,
Gipuzkoan eta Bizkaian behintzat bai, Nafarroan ez dakit- bakoitzean
gutxienez energia produzitzeko planta bat ezarri nahi izatea. Bakoitzak diru
hori ez Espainiako haziendari baina ezta aldameneko lurralde-probintzia
horri ez pagatzeko eta berak jasotzeko. Normala nire ustez.
Beste alderdi, ez ekonomikotik begiratuta:
Batek esan zeikean, esaten daben moduan: "nik ez dot gura nire inguruan
energia ekoiztea, oso kaltegarria dalako, nahiz eta garestiago ordaindu".
Hauxe oso ikuspegi norberakoia da, honek ez dau gura ekoizte hori bere
inguruan izatea, baina, jakina, energia kontsumitzen dau eta kontsumitzen
segitu gura dau, eta produkzio-kalte (eztabaidagarri) hori beste toki baten
egin deila gura dau.
Nik ez dot berdin ikusten -Amatiñok ziñuan moduan, ez dakit zergatik
energia produzitzen daben tailer batek torniluak edo papera produzitzen
daben batek baino gehixago zikindu behar daben ¿¿??- baina ikuspegi eta
diskurtso hori badago, eta onartu daigun bere horretan: aizu!, nik beti izan
dot garbi zikinkeria produzitzen bada inguruan gelditu behar dala, txukuna
ez dana da zaborra hemen sortu eta gero hirugarren munduko, edo Espainiako,
edo probintziako justu kontrako udalerriko ezdakitnon botatzea. Nik ez dut
ondo ikusten, bakoitza bere zaborraz arduratu behar (energia produzitzearen
zaborra izan edo ez).
Urte berri on.
Imanol Trebiño.
(1) "Ogasuna" berba ez jata gustatzen, ez jata gustatzen, ohitura
faltangatik edo dena delakoangatik. Eta "hazienda"... hazienda ez da
ganadua?? ;-)
----- Original Message -----
From: "Eneko Astigarraga" <[EMAIL PROTECTED]>
To: <[EMAIL PROTECTED]>; <[email protected]>
Sent: Sunday, January 01, 2006 11:37 PM
Subject: Re: [eibar] Beste zentral bat
Lan handia
dago komunikazio arloan.
Arrazoia duzu, Gari.
Pasaia edo Mutrikura joan barik, Eibarren aurreikusita dagoen obra baten
inguruko informazioa-faltaren adibide garbia ikusi dut egunkari batean
aste
honetan bertan.
Toki askotan egin duten bezala, Eibarren merkatu plaza botako dute. Toki
berean, garajeak, zentro komertziala, jatetxeren bat eta merkatuko
arraindegi, harategi eta bestelakoak joango dira. Nik uste merkatua
eraberritzea ona eta beharrezkoa dela, baina egongo errentagarria ez dela
edo merezi ez duela pentsatzen duen bat baino gehiago.
Urte asko dira proiektu honen inguruan lehen ideiak entzun zirela. Eta
kasu
honetan erabakiaren "arduraduna" PSE-EE da, baina aipatzen duzun
"desinformazioa" aurrerago aipatu ditugun bestelako proiektuen berdina da,
gainera "desinformazioa" ez hiritarren arrunten artean, baizik eta gaur
egun
merkatu plazan komertzioak dutenen artean!
Osteguneko DV-n, hiru elkarrizketa eta hiruretan kexa berdinak:
- Iñaki Rezola, harakina: "asegura sentirse «dejado un poco de lado» por
el
Ayuntamiento ya que «la información de la que disponemos es de hace ocho o
diez años». «Tenemos que andar detrás de ellos para saber algo.»" «no nos
dicen nada, nos han dado fechas que no se cumplen .»
http://tinyurl.com/e48oh
- Idoia Arregi, arrain-saltzailea : "(...)no se cumplen los plazos que nos
han venido diciendo, el tiempo pasa y no sabemos nada. No recibimos ningún
tipo de información." http://tinyurl.com/983b4
- Guillermo Burgoa, arrain-saltzailea: «No tenemos información, nos han
comentado cómo van a ser las nuevas instalaciones, más o menos, pero nada
en
concreto», se queja Burgoa. http://tinyurl.com/dmmax
Ikusten den bezala, proiektu horretan oso inplikatua egon behar lukeen
jendearen informazio-falta nabaria da. Pentsa beste hiritarrona, idearik
ere ez.
Susmoa dut, beste hainbat kasutan bezala, eraberritze prozesuaren
finantziatzioan dagoela gakoa. Seguruenez oraindik ez dago ondo lotuta.
Suposatzen dut ez dela erraza eta azken proiektua - azalerak,
aktibitateak,
aktibitateen aldaketak, eta abar barne -, horren menpe egongo direla.
Baina horren gainean informazioa gutxi ...
eneko
--------------------------------------------------------------------------------
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]