Imanol-ek:

... nik beti izan dot garbi zikinkeria produzitzen bada inguruan gelditu behar dala, txukuna ez dana da zaborra hemen sortu eta gero hirugarren munduko, edo Espainiako, edo probintziako justu kontrako udalerriko ezdakitnon botatzea. Nik ez dut ondo ikusten, bakoitza bere zaborraz arduratu behar (energia produzitzearen zaborra izan edo ez).

Ados. Eta hain zuzen ere horretan dugu hipokresiarik handiena euskaldunok. Zentral nuklearrik ez izateaz harro gaude, baina hemen energia larrialdi bat dagoenean Frantziatik ekartzen da maiz. Eta Frantziak nondik ateratzen du beretzat zein auzokoentzat energia? Ba zentral nuklearretatik, noski. Eta gero zer egiten du hondakin nuklearrekin? Ba Ameriketako bere morroiei bidali, Guayana Frantziarra eta horietara. Ondorioa? Euskaldunak munduko onenak! Ez dugu ez zentral nuklearrik ez hondakinik, eta energia nahi beste gastatzen dugu. Eta gure mesederako ekoizten den kaka oso urruti dabilenez, jarri "nuklearrik ez" pegata eta aurrera.
oier.
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to