Luistxok:

> Getxokoari dagokionez, espero dezagun Iñaki Zarraoa alkateak Bilboko
alkate
> Iñaki Azkunak baino ganora gehiago erakustea. Azkunak bere garaian kendu
> zituen programatik pailazo hauek...
>
> Pailazo erradikalen ikuskizunaz, enfin, zer esan. Topiko politikoki zuzen
> guztien morokil bat dira Pirritxenak. (...)
>
> Suposatzen dut egokia dela. Betiko estereotipoak baino hobeak, estereotipo
> berriak. Edozela ere, haurrentzat idealak dira pailazo hauek.  Takolorekin
> zebiltzanean, kantuak hobexeagoak, esango nuke.
>


Hamar bat urte izango dira Takolo eta konpainia ikustera joan nintzera nire
loibarekin. Orduan asper-asper eginda irten neban ikuskizunetik.
Txar-txarrak iruditu jatazen. Euskara eskasa, zarata larregi, istorio
tontoa...

Harrez gero, urtero edo, ikuskizun berria ikustea tokatu jata. Eta aizu,
urtez-urte asko hobetu dutela iruditzen zait. Hizkuntzan behintzat, mordoa;
gidoietan, musikan... Azken urteetan disfrutatzea ere lortu dut.

Baina Pirritx eta Porrotx  benetan maitagarriak egin zitzaizkidan uztaileko
arratsalde zargori batean Donostiako Ospitaleko solairu urdinera etorri
zirenean, 2 eta 14 urte bitarteko ume onkologikoen pasilora. Nola ibili
ziren haurrekin gelaz- gela, nola portatu ziren gurasoekin, zelako maitasuna
eta umorea banatu zuten guztien artean... Benetan hunkigarria izan zen.
Harrez gero, pailazo moduan bakarrik ez, pertsona moduan ere estimatzen
ditut.

Elena


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to