Artikulu txiki bat prestatzen ari naiz Sustaturako, eta laguntza pixka bat behar dut.

Zerrenda hau izaten da normalean gauza arraroenetarako orakulua (kaltzontzilo erosketak, h-en kokapen egokiak eta abar.)

Nik jakin nahi dudana da, zenbat kostatzen zaion Osakidetzari gaixo baten egun batetako ospitalizazioa. "Coste por cama/día" kalkulatuta egoten da normalean, baina sarean ezin izan dut aurkitu. Osakidetzaren kostu globalak, zenbat mediku mila biztanleko... horiek denak badaude, baina nik esaten dudana ez.

Aurretik eskerrik asko

Beste datu bat behar nuen, eta Enekok lortu dit: zenbat alta ematen diren urtean gure ospitaletan. 275.000 izan ziren 2004-an, eta sektore publikoa bakarrik hartuta demagun 250.000 inguru direla (agian gutxiago). Gero hori zati zazpi egin behar dut, igandetakoak izan beharko luketen altak kalkulatzeko... Badakizue nondik noan?


Gari
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to