Gainera, ez nuke esango gezurra denik.
Aurreko batean, Pirinioetako hartz arreari buruzko liburua idazten ari zaigun espezialistarekin ari nintzen berbetan (Migel Mari Elosegi leitzarra), eta komentatu zidan Europan ale gehien dituen herria Errumania dela: nonbait, Ceaucescu zena hartz-ehiztari amorratua zen, eta basoalde izugarriak utzi zituen nekazaritza, turismo eta bestelako ustiapenetatik kanpo, hartza libre ibil zedin eta bere ehizaldietan zer bota izateko.
x.
El 09/02/2006, a las 18:40, Amatiño escribió:
Egunean zehar eskuratu ohi ditudan argitalpen pitxien artean, gaur jaso dut
"Espacios Naturales del Ministerio de Defensa" deritzan 2006ko egutegia,
Defentsa Ministeritza espainiarrak argitara emana.
Egutegiaren tesia zera da. Eremu militarrek ugazaba dute, zainduak daude,
inor gutxi sartzen da... Ondorioz, benetan natura-parke aproposak dira: "Son
muchos los ejemplos de territorios que hoy consideramos de gran valor
naturalístico y que sin la presencia casi secular de los ejércitos en ellos
seguramente ya no tendrían semejante valor..."
Besteak beste, Nafarroako Bardeak eta beste 30 eremu estatu espainiarrean.
Inork nahi baldin badu egutegia, eskatu baino ez du.
Amatiño
<ATT147384.txt>
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
