Aitzen juat zer esangura duan eta bat etorri neikian hireaz baiña,
biharbada, kontu diferentiak dittuk... Gauza bat dok errazoi ebidentiak
esatia, eta beste bat dok kausa-efekto errelaziñua. Esaterako, alargun
guztiak ezkonduak dittuk, baiña ez dittuk ezkontzeko alarguntzeko.

Hire kasuetan. Colombiako umiak hil eitten dira biharrik ez bajuek eitten,
baiña euren gurasuak ez jittuek umiak erditzen biharra ein deixen.

Thailandiako neskatuak hil eitten dittut puta sartzen ez badittuk, baiña ez
dittue hazten puta izateko.

Itoizko lanak geldittu ezkero, familixa askok biharrik ez... Baiña ez juek
Itoizko presia ein biharrik eza gitxitzeko.

Eta, ostera, egixa dok, bai, korridarik ez balego zezenak desagertuko
litzakiazela, baiña, hain zuzen be, zezenak horretarako baiño ez dittuk
ernaltzen, erditzen eta hazten¡

Akatu eta jango ez bagenittu... Akabo gero oilloak, txarrixak eta behixak¡

Beste kontu bat dok, gero, korridak justifikatzen ete dittuan ala ez zezenak
hazi biharra¡

Amatiño






> Asierrek:
> 
> <zezenzaliak be antzerakua diñue: "si no fuera por la fiesta nacional, 
> el toro <de lidia se extinguiría".
> 
> -- Eta errazoia jaukek...

Bai, seguru.

Eta Colombian 6 urteko umiak ez badabe biharrik eitten, hil eitten dira

Eta Thailandian 10 urteko neskak ez badira prostituitzen, hil eitten dira

Eta Itoizko lanak geldittu ezkero, familixa asko langabezira.

Eta...

Ez dakit Doñanan zelan ez diran lehenago konturatu. Hainbat animalixa
desagertzekotan: katamotzak, arranuak, ugaratxuak... Onena, eurak ehizatzeko
debekua jasotzia. Holan, ehiztarixak salbauko dittue.

Dudarik ez.

Asier

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to