Bapo. Eskerrik asko. Amatiño -----Mensaje original----- De: [EMAIL PROTECTED] [mailto:[EMAIL PROTECTED] En nombre de Asier Arregi Enviado el: viernes, 10 de febrero de 2006 14:37 Para: [email protected] Asunto: [eibar] Re: Maldan behera
Aupa Amatiño, hizki digital hauetan behintzat ezagun dozu istripuak gitxitu ez zaittuana ta ondo zagozena, pozten naiz. Gai honi buruz LZPa azaleratzia nahiko neuke. Maldan beherako joera hori lehenagotik dator. Debagoienan 65.000 pertsona inguru bizi dira azken hogei urteetan, beranzko joera xuabe batekin. Hori jakiñian, ikaragarrixa da Debagoienako behin betiko onarpena jasoa dakan LZPak (Lurralde Zatiko Plana) 9.500 etxebizitza berri aurrikusten dittuala (etxe hutsak zenbat ete?), gainera golf zelaixa Oñatin, luxuzko etxiak Urkulu inguruan, normaltxuaguak Aretxabaleta-Eskoriatzan eta abar eta abar...Interes inmobiliarixuak behintzat ez doiaz maldan behera. Etorkin asko esperoko dittuzte, eta dirudunak. MCCko teknokrazia guztia bailara hortan batuko al dabe? Asier Arregi Amatiñok dio: Ibanek: <Baina bada erreportajetxo bat egitteko modukua. Amatiño, horrek datuok eukiko dittuk akaso zabalago... Bialdu, ahal badok, behintzat. --UDALA aldizkariaren 125 zbka. EUDELek argitaratua. PDFa: http://www.eudel.net/aNG/web/cas/publics/rev/index.jsp Amatiño El 2006, feb 09 , a las 16:44, Amatiño escribió: >> Gaintza (-%10,3), Itsasondo (-%10), Eibar (-%8,3), Arrasate (-%8), >> Pasaia >> (-%6,8) eta Soraluze (-%6,4) dira, 1996-2005 urtealdian, biztanlez >> gehien murriztu diren udalerri gizpuzkoarrak. >> >> Udalerri handien artean, Zarautz (+%14,9), Urnieta (+%14,2) eta >> Hondarribia >> (+%10,3) gehien handitu direnak. Mendaro %28,4 gehitu da. >> >> Neretzat behintzat, ustebakoena Arrasateren emaitza da. > > Neretzako ez da izan ba... Baina bada erreportajetxo bat egitteko modukua. Amatiño, horrek datuok eukiko dittuk akaso zabalago... Bialdu, ahal badok, behintzat. Jendia hara eta ona geratzeka: - Arrasate moduko herrixak behera biztanletan. - Aretxabaleta, Aramaixo, Lehintz Gatzaga... gora. - Etxebizitzen prezioa arrazoi haundiña izango da, seguruenik. - Baitta aberats barrixen joeria be: Zarautzera-eta asko (A8 hartu eta kostara), herri txikixetako txaletxuetara beste batzuk... lanera Arrasatera. - Automobillak atzera eta aurrera etenik barik. Arrasate sarrera danetan ataskua, egunero. - Eta Arrasate moduko herrixak pabelloi eta autoz betetako herrixak dira gaur. Kultura eta zerbitzuetarako zer egiten da? bapez, edo ezer gutxi. Iban ------ _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
