Nik be entzun nuen  albistea. Susto  itzela   hartuko zenduen.
Batez be,   zuen kabuz  ateratzean.
Antzeko egoeran egon naz, nintzen ni, orain dala 9 urte; Gasteiz bidean, Ollerietan. Saihets parea hautsita eta kotxea txatarrara. Anaiari enpatea egiteko. Bueno desenpatea, nik lehena, San Fermin egunez izan nuen, frenoa lar sakatzearren, golpe txikia, izan zan. Tronpoa bakarrik. Anaiak, kotxe beragaz, hurrengo urtean San Kristobal egunean, ni enpatatu eta nik desenpatea 1997ko maitazaren 6a, astelehena..
Bost ordu  Txagorritxun eta  etxera.
3 aste bajan. Latz, gogorra  egiten da. Ezin mogitu.
Onerako Bueltea Leioan izan nuen Ibilaldirako eta Athleticaren partidarako, (egun berean). R.Madrilen kontra. 1-0 irabazi. (Carlos Garciaren gola). MInak arindu ziran. Hori bai, kotxe barik, autobusean, eta ibili astiro-astiro, guztiz osatu arte. Handik hiru hilabetera, Gasteizera joan nintzen lehen egunean, irailean, + /- , hortik pasatzerakoan, eta handik gerora ere, istripuruaren mamua eta sekuentzia ondo baino hobeto gogoratzen nuen. Eta kosta jatan kentzea irudia kentzea.

Kontuak kontu, bihar Gasteizera noa goizean, gabaz Bilbora. Bidean tentuz.

Gotzonek esaten duen moduan, Autoa gidatzean eta lan gehienetan, ia guztietan, gatxenak beti izaten dira lehen eta azkenengo 500 metroak.

Bueno ba Amatiño, jefea eta bestea, danak ondo zauzileakoan, ondo segi eta eutsi goiari..

Bertoko

----- Original Message ----- From: "Amatiño" <[EMAIL PROTECTED]>
To: "Eibartarrak zerrenda" <[email protected]>
Sent: Wednesday, February 08, 2006 10:54 PM
Subject: RE: [eibar] Amatiñok eta Imazek istripua


Mutuak egindako azterketaren arabera behintzat, ondo samar, ezker besoa edo
izan ezik. Txoferrak baja hartu behar izan du. Gainerako hirurak lanean
jarraitzeko moduan.

Lau auto-istripu izan ditut nik azken 42 urteotan eta astelehenekoa lauretan
larriena.

Gaueko bederatzi t´erdiak inguruan, Somosierra igotzen hasi aurretik,
aurreko kamioiak hainbat lasto-meta (300 kiloak omen) galdu zituen gure
aurrean eta 120 kilometro orduko abiadan ba... lastoak ez du lasto ematen.

Bazterrak jo, jira-biraka etenik gabeko zibarenak egin eta, halakoren
batean, benetan luuuuze iritzita... kea, hautsa, erre-usaina eta sekulako
isilunea. Sekulako sustoa.

Eta, gezurra dirudien arren, zenbait minutu lehenago premonizioa izan nuen.
Gau iluna, abiada dezentea, aldamenean nuen jefea zintzo-zintzo
segurtasun-uhal eta guzti ikusita, nere baitan pentsatu nuen nik ez neramala
uhala jantzita (atzean noala ez dut jartzeko ohiturarik) eta, ezustean edo
badaezpadan, lehiatila gainean egon ohi den heldugailuari oratu nion.
Ezkerreko eskuaz heldu bezain laster... horra non gainean lasto-pila. Esku
batekin ezezik, biekin heldu, begiak itxi eta... behingoz geratuko al da¡
Medikuaren ustez, bat-bateko tentsio horren nekearen ondorioz omen da
ezkerreko besoaren minbera.

Amatiño

---------------------------------------------------------------------

Gabon:

Gaurko Berrian irakurri dut, suelto batean, atzo
(edo herenegun) Amatiñok istripua izan zuela
Madrilerako bidean. Ez omen zitzaien ezer
gertatu, baina autoa txikituta gelditu zela, hori bai.

Amatiño: zer moduzkoa izan zen esperientzia? Ondo zaude?






--------------------------------------------------------------------------------


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]



_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to