Zapiain:
altuegia da nire gusturako Serafin Basauriren eta Luistxo Fernandezen maila, norbera entzuleen artean eseri eta biak berba egitera gonbidatzeko modukoa
(...)
ez ahaztu Madrilgo Club Siglo XXIn gertatu zitzaizuna: zure hitzaldiak ez zuen ordu laurden, erabat mututu zintudanean interferentzia telepatiko gogor batez

Telepatiaz ez, baina enpatiaz, nik ere nahi dut blogari literatoen klubekoa izan, besterik ez bada probisionalki. Biharko mahainguruaren bezperan, literatur bloga hasi dut!

Blogak.com-en blog probisional bat ireki dut, iraungitze datarekin. Duela 10-15 urte idatzitako testu batzuk kargatuko ditut han, erdi galduta nituenak eta paperean aurkitu ditudanak. Transkribatze-argitaratze lana egingo dut orain, eta amaitutakoan... ba artxibatuta geratuko da Interneteko eternitatean edo.

http://www.blogak.com/queneau

zera da gaia, Raymond Queneau-ren Estilo Ariketen gainean neuk egindako itzulpen saio zahar batzuk. Inora ez ziren iritsi testu haiek, eta gaur, Xabier Olarrak Igela argitaletxearekin itzulpen tajuzkoa argitaratu duelarik, ba, neureak ere sareratzea pentsatu dut.

Idatzi nuen hemen duela aste batzuk: Historiako libururik barregarriena, Queneaurena. Lan honen gainean kuriositate gehiago duenak, gaur du, otsailak 16, aukera bat Bilbon. Irakurketa-errepresentazioa Olarra itzultzailearekin eta errezitatzaileekin Likinianon 20.00etan. Informazio gehiago <http://www.eizie.org/News/1139987431>hemen.


Luistxo Fernandez
[EMAIL PROTECTED] - 675 706 553
Tagzania - http://www.tagzania.com

CodeSyntax - http://www.codesyntax.com/
Azitaingo Industrialdea 3K
E-20600 EIBAR
Tel: (+34) 943 82 17 80


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to