Aupa
Eibarko euskara.com billatzen ibilli naiz eta ez dot holakorik topau.
Baiña goguan nekan San Toribion idatziren baten "andretxe" berbia irakorri
nebala. Baiña web horretan ez dot topau
Ironiak ironia (eta memorixa gaizki ez badakat) oin andretxia Eibarren
emakume taldien biltokixa da, berbintasun proiektuak eta aurrera etaratzen
daben "emakumeen mahaiaren barruan. Jebixa, ezta?
leire, San Toribio ikertzen


> Anjel Lertxundiren zutabea gaur Berrian: Etxe Zuria
>
> Luzapenarekin blogean:
> http://www.berria.info/blogak/lertxundi/index.php?blog=14&title=etxe_zuria_2&more=1&c=1&tb=1&pb=1
>
> Herenegun, tortura zaharraren irudi berriak ostera Abu Graiben. Espero
> zitekeen bezala, Etxe Zuriak ohiko jarrera hartu du: mezulariari eman dio
> kulpa ('irudien argitalpenak iritzi publikoa sutzeko soilik balioko du'),
> eta ez Etxe Zuriak berak han eta hemen atzo eta gaur babesten duen
> torturatzaileari, ez baita bere burua zigortzen hasiko. 'Gardentasunez
> jokatzen dugu' ere esan du Etxe Zuriko bozeramaileak eta gardentasunari
> esker, estatubatuarrek ez dituzte irudiok ikusiko. Esaera zahar asmatu
> berriak zuzen dio: Etxe Zurian ziegak beltz.
>
> Herenegun berean, irudi zitalak amorrazioaren ninietan nituela, beste
> zerbaiten bila hasi behar izan nuen hiztegian. Kasualitateak hala nahita,
> asuntoaren giltza izan litekeena aurkitu nuen Justo Garateren kontribuzio
> lexiko batean: etxe zuria: lenocinio en Eibar. Alegia, etxe zuria putetxea
> omen dela Eibarren.
>
> Eta Washingtonen?
>
> Oharrak (post scriptum)
>
> ­Orain arte argitaratu ditudan ohar apurrak erantzunen sailean sartu izan
> ditut. Gaurtik aurrerakoak hemen joango dira, artikuluaren azpian,
> sarelariarentzat erosoago gerta dadin. (Sarelaria atera zait internautaren
> ordainetan. Eta zergatik ez?)
>
> ­Etxe zuria putetxea ere bazela aurkitu nuenean, Zakilixut-ekin gogoratu
> nintzen. Eta egun berean ­atzo­ Olagariarekin topo egin nuen Ibon
> Sarasolaren Zehazki hiztegiari buruzko ekitaldian. Aurkikundearen berri
> eman nion. Uste dut laster ikusiko dugula Zakilixut Etxe Zuriren batean
> beheko herdoilak kentzen…
>
> ­Putetxe esateko etxe zuria Eibarren. Noizkoa ote da espresioa? Donostiako
> Etxe Maite famatuaren parekoa al da Justo Garateren kontribuzioa? Eibar
> aldean egon ote zen Etxe Zuri izeneko putetxerik?
>
> ­Onkeriazko ohartxoa: 'Hau putetxe bat da!' esaten dugunean, badirudi
> mespretxua putengana bideratzen dugula. Etxea, ordea, ez da sekula putena
>
>
> _______________________________________________
> Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
>
> http://www.eibar.org/zerrenda
>
> harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
>

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to