Garraio publikuen gai faszinantia...
Minibusa oso txikixa ba da, ulertzekua dok. Baiña bestetan...
Sasoi baten Galiziako neskalaguna izan najuan, eta takian-potian juaten
nintzuan Vibasan Eibartik Pontevedrara. Autobusak, normalak; ez Argentinako
moroko pullmanak, baiña tira; Pesakuak baiño nasaixago bai. Biajia gabaz
egitten najuan normalian, eta lo egitteko asientua atzera botatzen genduan
askorek. Gehixenetan ez zuan ezer gertatzen. Baiña batzutan, tokatzen zan
atzeko asientuan atso edo agura zittalen bat, eta lekurik ez zeukala, eta
marmarka hasten zan asientua atzera bota ezkeriok. Ni be, geruago eta
lotsagabiago egitten najabik zahartzen juan ahala, eta halako erantzunak
botatzen ikasi najuan:
- "¿Ez daukazula lekurik? Ba hurrenguan, abioia hartu"
Eta lotara, asientuan etzinda.
O.
jOSUK:
Ni ere lotsagabe
Gaur klasetik irten eta autobusera heltzean... sorpresa! Gaur Bikain (Eibar)
eta Piper (Urola) Unibertsitarien Elkartearen autobusa minubusa izan da!
Orain arte ez bezala, tokiz justuago etorri gara. Kontua da, Leioatik irten
eta Bilbon ere jendea jasotzen dugula. Azken eserlekuak betetzen ari zirela,
tipo baten bere eserlekua atzeraino bota du, txakurrek txiza egitean bezala,
bere lurraldearen mugak ezarri nahian edo. Hurrengoa honen atzean eseri
behar izan da, aukera handirik ez baitzuen egia esan. Aurrekoak begiratu ere
ez du egin. Patxadaz egunkaria hartu eta luzatu egin da, eserlekua are
gehiago atzera botaz.
Atzean zegoen gizonak hankak sartzeko tokirik ere ez, baina ez dio ezer
esan. Apuratuta egongo zen, agian. Halako egoeren aurrean txarto sentitzen
naiz, eta tipo lotsagabe horren arreta bereganatzen sailatu naiz, ea
atzerantz begiratu eta behingoz traba egiten zuela konturatzen zen.
Kkkjjuuuuuum kjuuuuuum!! Eta ezer. Abestu, eta ezer. Nik uste autobus
guztiak begiratu nauela bera izan ezik. Eta Bilbotik Eibarreraino, patxada
osoz luze-luze joan da tokiz denok estu joan garen autobusean.
Eibarrera heldu eta jendea irtetzen hasi denean aurreko eserlekuan jarri da.
Joan naiz ba, irtetzera, eta nahi barik, motxilaz jo dut. Begiratu eta babo
hori zela konturatu naiz. Ez diot barkamenik eskatu, eta que se joda,
pentsatu dut. Eta behingoaz, halako ekintza groseroa egin ondoren lasai asko
geratu naiz. Edukazioaz aspertzeko joera pedantea izaten dut askotan, baina
lotsagabeen aurrean, lotsagabe!
Josu.
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]