Hori bai, ulergarrixa da, Oier. Baña Leioa-Eibar biajian, 25 plazako minibusa bete-beterik, eta zure atzeko tipuak hanka pasiluan eraman bihar izatia zuk egunkaria espazioz lasai-lasai irakurtzeko...

Efektibamente, garraio publikuena gai fazsinantia da, soziologiako klasian horri buruz jardun giñan pasa dan astian. Kontauko ditxut laister horren inguruko nere paranoiak... hurrengo batian.

Agur!

Josu.






()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()
  [EMAIL PROTECTED]
     www.blogak.com/josu



----Original Message Follows----
From: oier <[EMAIL PROTECTED]>
Reply-To: Eibartarrak zerrenda <[email protected]>
To: [email protected]
Subject: [eibar] Er: Ni ere lotsagabe!
Date: Tue, 21 Feb 2006 22:27:56 +0100

Garraio publikuen gai faszinantia...

Minibusa oso txikixa ba da, ulertzekua dok. Baiña bestetan...

Sasoi baten Galiziako neskalaguna izan najuan, eta takian-potian juaten nintzuan Vibasan Eibartik Pontevedrara. Autobusak, normalak; ez Argentinako moroko pullmanak, baiña tira; Pesakuak baiño nasaixago bai. Biajia gabaz egitten najuan normalian, eta lo egitteko asientua atzera botatzen genduan askorek. Gehixenetan ez zuan ezer gertatzen. Baiña batzutan, tokatzen zan atzeko asientuan atso edo agura zittalen bat, eta lekurik ez zeukala, eta marmarka hasten zan asientua atzera bota ezkeriok. Ni be, geruago eta lotsagabiago egitten najabik zahartzen juan ahala, eta halako erantzunak botatzen ikasi najuan:

- "¿Ez daukazula lekurik? Ba hurrenguan, abioia hartu"

Eta lotara, asientuan etzinda.

O.



jOSUK:

Ni ere lotsagabe


Gaur klasetik irten eta autobusera heltzean... sorpresa! Gaur Bikain (Eibar) eta Piper (Urola) Unibertsitarien Elkartearen autobusa minubusa izan da! Orain arte ez bezala, tokiz justuago etorri gara. Kontua da, Leioatik irten eta Bilbon ere jendea jasotzen dugula. Azken eserlekuak betetzen ari zirela, tipo baten bere eserlekua atzeraino bota du, txakurrek txiza egitean bezala, bere lurraldearen mugak ezarri nahian edo. Hurrengoa honen atzean eseri behar izan da, aukera handirik ez baitzuen egia esan. Aurrekoak begiratu ere ez du egin. Patxadaz egunkaria hartu eta luzatu egin da, eserlekua are gehiago atzera botaz.

Atzean zegoen gizonak hankak sartzeko tokirik ere ez, baina ez dio ezer esan. Apuratuta egongo zen, agian. Halako egoeren aurrean txarto sentitzen naiz, eta tipo lotsagabe horren arreta bereganatzen sailatu naiz, ea atzerantz begiratu eta behingoz traba egiten zuela konturatzen zen. Kkkjjuuuuuum kjuuuuuum!! Eta ezer. Abestu, eta ezer. Nik uste autobus guztiak begiratu nauela bera izan ezik. Eta Bilbotik Eibarreraino, patxada osoz luze-luze joan da tokiz denok estu joan garen autobusean.

Eibarrera heldu eta jendea irtetzen hasi denean aurreko eserlekuan jarri da. Joan naiz ba, irtetzera, eta nahi barik, motxilaz jo dut. Begiratu eta babo hori zela konturatu naiz. Ez diot barkamenik eskatu, eta que se joda, pentsatu dut. Eta behingoaz, halako ekintza groseroa egin ondoren lasai asko geratu naiz. Edukazioaz aspertzeko joera pedantea izaten dut askotan, baina lotsagabeen aurrean, lotsagabe!



Josu.




_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to