Imanol Trebiñok:
1)
"Eibar'en, Loraillak 7-1959
(.../...)
Eingo ditut OLERTI'rako arpidedunen batzuek, oraingoz egin naizu neu
beintzat eta baita Julio Sarasua ere, bere zuzenbidea: San Agustín, 1
(Drogeria), Eibar. Imanol'en azken-agur ontan izango dut berriak egiteko
giroa, ala ere bazkalondoan kopa batzuek edanda daudenean. Papela eta
lapitza eramatearekin ez naiz aztu bear.
(.../...)
J. San Martin"
Komentatzeko:
a) Julio Sarasua hori..., gure Asierren zerako zeraren bat edo ez da?
Nere aitxitxan anaia. Gerran "Gudari" aldizkarixan kazetari izandakua,
eta, bestiak beste, Lauaxetaren idazkari. Abertzale eta euskaltzalia.
Hainbat urtez iparraldian bizi izandakua.
...eta kittoko Iker eta Maider Aranberriren aitxitxa.
http://www.egoibarra.com/Eibar/Eibartarren_Ahotan/Hizlari/103
2)
"Eibar'en, Uztaillak 4-1959
(.../...)
Asi naiz zuk bialdutako aldizkariak zabaltzen eta baita arpidedun
geiago egiten ere; ara emen berriak: Luis Aranberri, Tintorería Margola,
Eibar; Pedro Aguirregomezcorta, Dos de Mayo, 8, Eibar; eta, Julio
Sarasua, San Agustín, 1 (Droguería), Eibar.
Luis Aranberri'ri nere zenbakia eman diot eta bialdu neretzako beste
bat; Sarasua'ri berriz Juan José Lete'rena eman diot
(.../...)
Komentatzeko:
c) "Luis Aranberri" hori..., Margolakua..., gure Luis Alberto bera
da edo beste "zeraren zera"?
Luis Alberto baino, Luis Albertoren aitta.
http://www.eibar.org/blogak/amatino/images/Aranberri_02
d) Aurreko karta ikusita, loraillak 7koa, Julio Sarasua eta Luis
Aranberri horrek "bazkalondoan kopa batzuek edanda zeudenean"
harpidetzea lortu zeban?
Ez dot uste, ez bata eta ez bestia, larregi eratekuak ziranik :-)
Asier
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]