"Nire" bibliotekan (EHUko Arabako Campusekua) bada txoko bat honezkero ordenadorean sartuta ez dagozen liburuekin. Nozepeinean hara joan eta atenziñoa deitzen destan bateonbat hartu eta hara, katalogo informatikoan sartzen dot.
 
    Gaur handik pasatu naiz eta bertan Aita Onaindiaren "Eskutitzak : euskal literaturari buruz" izeneko bat sartu jata begixetatik, hautsez beteriko "librua", 1974kua. Aita Santi Onaindiari beste batzuk bidalitako kartak dira, Onaindiak aukeratutakuak.
 
    Onaindiak, askotxo idazteaz gain, euskal aldizkari bat(zu)en ardura zeroian, eta horren kontura garaiko ipurdibero askorekin zakan harremana, besteak beste gure Juan San Martin (honen sei edo zortzi eskutitz agertzen dira) eta Toribio Etxebarria (karta bat).
 
    Juan San Martinen karta biren pasarte batzuk jasoko ditut, nire usten merezi dabe eta:
 
    1)
    "Eibar'en, Loraillak 7-1959
    (.../...)
    Eingo ditut OLERTI'rako arpidedunen batzuek, oraingoz egin naizu neu beintzat eta baita Julio Sarasua ere, bere zuzenbidea: San Agustín, 1 (Drogeria), Eibar. Imanol'en azken-agur ontan izango dut berriak egiteko giroa, ala ere bazkalondoan kopa batzuek edanda daudenean. Papela eta lapitza eramatearekin ez naiz aztu bear.
    (.../...)
    J. San Martin"
 
    Komentatzeko:
    a) Julio Sarasua hori..., gure Asierren zerako zeraren bat edo ez da?
    b) Polita zein deritzan giro aproposa harpidedunak Eibarren egiteko: "bazkalondoan kopa batzuek edanda daudenean"
 
    2)
    "Eibar'en, Uztaillak 4-1959
    (.../...)
    Asi naiz zuk bialdutako aldizkariak zabaltzen eta baita arpidedun geiago egiten ere; ara emen berriak: Luis Aranberri, Tintorería Margola, Eibar; Pedro Aguirregomezcorta, Dos de Mayo, 8, Eibar; eta, Julio Sarasua, San Agustín, 1 (Droguería), Eibar.
    Luis Aranberri'ri nere zenbakia eman diot eta bialdu neretzako beste bat; Sarasua'ri berriz Juan José Lete'rena eman diot
     (.../...)
    Aurtengo Euskal Billera nagusia ere Eibar'en egitea lortu dugu eta (.../...). Bide berri oiek ikusirik, ni asi naiz Eibar'en euskeltzaleen bazkun bat antolatzen, gero gure antzera beste erri batzuek jartzeko.
    Eibar'ko jai auetan mugaz-andik ibilli naiz, egun bat Aita Zaitegi'ren etxean igaro nuen. Eusko Gogoa'kin jarraitzeko asmoetan arkitu nuen. (.../...) Zaitegi'k aurki argitaratuko du "Platon'en atarian" eta or ere lagundu bearra izango dugu. Nik agindu diot Eibar'en berrogeita amar salduko ditudala...
    (.../...)
    J. San Martin"
 
    Komentatzeko:
    c) "Luis Aranberri" hori..., Margolakua..., gure Luis Alberto bera da edo beste "zeraren zera"?
    d) Aurreko karta ikusita, loraillak 7koa, Julio Sarasua eta Luis Aranberri horrek "bazkalondoan kopa batzuek edanda zeudenean" harpidetzea lortu zeban?
    e) "asi naiz Eibar'en euskeltzaleen bazkun bat antolatzen". Handia gure Juanito!
    f) "Nik agindu diot Eibar'en berrogeita amar salduko ditudala". Bai, horrelaxe zebixen sasoi hartan.
 
    eta g) Ez bakarrik liburu honengatik, beste batzutan be ikusi dotelako eta. Jakin barikan pentsau geinkean orduan (kartak denak dira +- 1950-1970 bitartekoak) mugitzen ziranak solteka ziharduela, bakoitzak bere aldetik, eta ez da horrelaxe, benetan ondo komunikatuta zeguazen elkarrekin, ez posta elektronikoz, baina bai postaz, hartuemon zuzenez gain.
 
    Esajeratzen dotela pentsauko dozue, baina ni halako dokumentuekin emozionatu egiten naiz.
        Imanoltxu.
   
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to