Eguenian eta barixakuan kanpuan (Madrillen) ibili nok eta, bittartian, Margola tintorerixako kontuak hamen bolo-bolo...Neretzat oin dala, barrena, 30-35 urteko kontuak eta, nere buru makal honi jaramonik eingo bajetsat behintzat, Igorren izekuari Rosa edo jakon izena. Edo oker jiharduat?
Ez ba, zuzen hau, bera dok nire tia Rosita.
Leturia zala seguru, nik sasoi haretan Leturia bi baiño ez najittuan ezautzen eta: Rosa Leturia, Mondraueko dependientia, eta Txillardegin "Leturiaren egunkari izkutua". Oso erakargarrixa irizten jatan neska haren apellidu literarixua...Ni sarri juan izaten nitzuan furgonetiaz Resusta kaleko kantoira,
Bueno, tintorerixia egon ez zauen zehazki Resusta kalien, Ferreriasen baizik. Resusta kalia (oin Iturriotz deiketan dana) behetik begiratuta, hau da, portaloitik, Erdiko Kalien ezkerretara geldiketan dana da, eta Ferrerias ezkerretara, eta hor zauen tintorerixia.
erropa garbixa eruan eta zikiña jasotzera. Orduan 25-30 urte naekazen. Sasoi ederra.
Ba oin dala 30-35 urte izen bazan hori, nik oin 35 ein biher dotenez, iguel koinzidiru ein geuen... Atzaldetan han egoten zan mutiko potolotxo bat nintzen.
Goguan jakat Margolan denda onduan farmazia zeguala. Farmazeutikia adiñeko andra lerden eta dotoria zuan, eta sinpatika asko hartzen niñuan. Baiña nik, ahal neban bakoitzian behintzat, hanka eitten naetsan, iñoiz jakin izan nebalako nere aittan nobixia izandakua zala eta nik neuk uste najuan nere amak nahixo izango zebala nik andrazko haren aurrian xelbe xamar agertzia.
Ni be askotan bialketan niñuen tiak farmazia horretara kanbixo bila. Eta baitta tintorerixian leku berien baina Resusta kalien zauen Hire liburudendara, Joxe Arantzabalek bere blogien aipatu zauen hortara .
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
