Asierrek:
kontua da, zer da "zuzena" izatia? Euskara batu estandar arautuan zuzentasuna neurtzia erreza izan leike (neurri batian). Baina zuzentasun hori, eta umien antzerki batekua, bardindu leikez?
(...)
Ez dakidana da, "esatia nahi dot" moduko formak noiztik erabiltzen diran, zein eremu dauken..., eta goixan ipini doten adibidiakin konparatu leikezen.

Oierrek:
Hedatutako formak "zuzen"tzat hartzen badoguz, zergaittik ez hartu zuzen modura 
"Eibarreko"? (nahikua hedatua). Edo, gaiztuagua izanda, "cuatro caños" Ibarkurutze ordez 
;-)

Nere ustez ez dogu konplejurik izan bihar erderakada bat seinalatzerako orduan: "ESATIA nahi 
detzut" "te quiero DECIR"-en itzulpen literala dirudi, eta beraz erderakada bat, "ESAN 
nahi detzut" jatorraguan onduan. Ez genduke iñor afusillatu biharko horrengaittik, baiña behintzat 
gauzak bihar dan moduan idazteko gogua daukanak, izan deixala jarraitzeko eredurik.
O.


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to