En/na Amatiño ha escrit:

Barixakuan jaso najittuan Badihardugu Euskara Elkarteak bialdutako "Eibarko
aditz-taulak". Eskerrik asko.

Galderia: horrek taulok EIBARKO EUSKARA liburuan agertzen diran berberak
dittuk?


Gitxi gorabehera.

Eibarko aditza oin dala 8 urte inguru jaso zeban Serafinek gidatutako lantalde batek (Laspiur, Trunboi, Larreategi, Argoitia, Areta...).

Oiñarrixa hori da.

Horren gaiñian, gauza batzuk moldatuta, aditz-taula barrixak kaleratu genduzen "Eibarko euskara" liburuan.

Badiharduguna, aurreko horretan oiñarritu da. Bertsiño laburragua da, eta ustez, erabilgarrixagua. Zehaztasun gitxitxuago, baina hedapen haundixagokua.

"Eibarko aditz-taulak" hori, baillara osuan egingo dan proiektu baten parte da. Deba Ibar osoko 17 herrixetako aditz-taulak kaleratuko dira datozen urtietan. Honezkero Oñati eta Eibar kaleratu dira; aurten bertan beste 3 etarako dira, eta datozen urtiotan bestiak.

Asmua, erabilgarrixak izatia, ikasle eta irakasliendako aproposak.

Informaziño gehixago:
http://www.badihardugu.com/news/1137488698

asier




_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to