Eskerrik asko. Amatiño
------------------------ En/na Amatiño ha escrit: > > Barixakuan jaso najittuan Badihardugu Euskara Elkarteak bialdutako > "Eibarko aditz-taulak". Eskerrik asko. > > Galderia: horrek taulok EIBARKO EUSKARA liburuan agertzen diran > berberak dittuk? Gitxi gorabehera. Eibarko aditza oin dala 8 urte inguru jaso zeban Serafinek gidatutako lantalde batek (Laspiur, Trunboi, Larreategi, Argoitia, Areta...). Oiñarrixa hori da. Horren gaiñian, gauza batzuk moldatuta, aditz-taula barrixak kaleratu genduzen "Eibarko euskara" liburuan. Badiharduguna, aurreko horretan oiñarritu da. Bertsiño laburragua da, eta ustez, erabilgarrixagua. Zehaztasun gitxitxuago, baina hedapen haundixagokua. "Eibarko aditz-taulak" hori, baillara osuan egingo dan proiektu baten parte da. Deba Ibar osoko 17 herrixetako aditz-taulak kaleratuko dira datozen urtietan. Honezkero Oñati eta Eibar kaleratu dira; aurten bertan beste 3 etarako dira, eta datozen urtiotan bestiak. Asmua, erabilgarrixak izatia, ikasle eta irakasliendako aproposak. Informaziño gehixago: http://www.badihardugu.com/news/1137488698 asier
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
