Hala ere, filmeak ez du esaten Joe Aguirre hori euskalduna denik. Guk dakigu, Agirre eta artalde-burua delako, baina behar bada inor gutxik gehiago munduan.
Euskalduntzat agertzen dena artzain-morroia da, ardiak banan-banan kontatzen dituena, mexikano itxuraz eta chicano hizkeraz... Gringoentzat euskaldunok latinoak garela alegia. Portzierto, Luistxo, ni bat natok hire andriaz... Amatiño -----Mensaje original----- De: [EMAIL PROTECTED] [mailto:[EMAIL PROTECTED] En nombre de Luistxo Fernandez Enviado el: lunes, 27 de febrero de 2006 15:55 Para: [email protected] Asunto: [eibar] Joe Aguirre ezagutu nuen nik Modako filma ikusi dut asteburuan, Brokeback Mountain. Lehen zatian, Joe Aguirre bat agertzen da, artalde-jabea, gaiztoarena egiten. Fortuna egindako euskal artzain bat, pentsa dezakegu. Nik ezagutu nuen Joe Aguirre bat, Ameriketan artzain izandakoa. Jose Agirre idatziko genuen gaur hemen, eta Joe Aguirre izango zen han, Jesus guztiak Jess bihurtu ziren bezala Nevada edo Kaliforniako abeltzaintzan. Jose Agirre hau, Idahon artzain izandakoa, handik bueltan Eibarko Alfan atezain izan zen. Nire ingelesezko irakaslea izan zen, Katukale gaur egunean dagoen etxearen gainean bizi zen Agirre, eta han hartzen nituen partikularrak gaztetxoa nintzela. Ingeles apur batekin moldatzen banaiz gaur egunean, hari zor diot nik hori, neurri batean. Jose Agirre Mallabiko baserritarra zen. Neure ama bezala. Amak umetan ardiak zaintzen zituen, artaldeko guztiak ezagutzen zituen, berak jarritako izenekin. Josek ere izango zuen Mallabian ganadu edo ardiekin esperientzia, Ameriketan jaten eman ziona. Hil zen Jose Agirre. Haren semea Josan, tabernari izan zen urteetan Txirio-Kaleko Herriko Tabernan. Aspaldi ez dudala ikusi, baina lepoan tumorea izan ei du eta entzun dut hor dabilela, operazioaren ondoren, eztarritik berba egiten ikasten. Brokeback Mountain ez da artzain euskaldunei buruzko film bat, baina aitzakia eman dit asteburuan ikusi izanak, aste honetan Irutxuloko Hitzan entregatu behar nuen zutabea kontu honekin idazteko. Blogean ere kargatu dut: http://www.eibar.org/blogak/luistxo/eu/500 Filma ez zitzaion nire emazteari gustatu, baina neuri ona iruditu zait. Luistxo
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
