[email protected] wrote:

Gari Araolaza <[EMAIL PROTECTED]> writes:

On 3/3/06, Maite Toledo Saralegi <[EMAIL PROTECTED]> wrote:
Bestalde, Maite Toledok nondik posteatzen du horrelako helbidea izateko?
Nondik posteatzen dudan? Ba...birtualitatearen sekretuak.
Zelako misteriotsu eta interesgarria gelditu zaizun, Maite.

Baina ez zait interesatzen lanetik, etxetik ala komunetik posteatzen
duzun. Ez da kotilleo kontua.

Garratza begitatzen zait zure erantzuteko modua. Esatea zeneukan hasieratik zure kezkaren berri. Jakizu gairen baten harixari jarraittu behar dotsatenean hementxetik jarduten dotela, eguz batez itxita eduki dozuen leiho honetxetatik. Galdera bat: Code & Syntax-eko tekniko al zara?
Ondo bizi
maite toledo
Garratza? Ni deskolokatu egiten nau anonimo baten mezuak jasotzeak, ez zait gustatzen, agian horregatik izango da.

Hala ere, oraindik ez dakit nondik idazten dozun, "hementxe" horrek ez dau informaziorik ematen eta. Jakizu hementxe hori izan leikela zure e-posta programa, gmane-ko sistema, postaria.com edo beste hainbat sistema. Horixe aklaratu nahian nabil, eta oraindik ez didazu esaten.

Zuk anonimo moduan idatzi ahal izan badozu, beste edonork egin dezake. Horixe besterik ez da nere ardura. "birtualitatearen sekretuak" eta "hementxetik" bezalako deskribapenek ez didate asko laguntzen.

CodeSyntax-eko teknikaria naiz bai, baina horrek ez dio ardura. Ardura diona da Eibar.ORG elkarteko teknika lanak ere egiten ditudala, eta hori da momentu honetan kontura datorrena.

Nola ostia posteatzen duzun esan nahi badidazu ondo. Bestela, ez erantzun mezu honi eta denok lasai.

Gari
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to