Zure posta, Maite, nik ez dakit nola, konfiguratua dago moduren batean, non mezuak gure postontzietara iristen direnean, bidaltzaileak [email protected] dela jartzen duen.

Mesedez, egizu hori ezabatzeko modua, ze hori zerrendaren helbidea da, ez zeurea. Zuk zure burua nola aurkezten duzun, eta nondik idazten duzun, zure kontua dira, baina, mesedez, ez jarri bidaltzailea hori denik, ze hori ez da. Hori da, mezu hauen kasuan, jasotzailea, gu guztion zerrenda.

Horrez gain, itsusia (edo behintzat arraroa) egiten da, hemen izen batekin aurkeztu den baten baten mezua jasotzea bidaltzailea beste bat balitz bezala... Lehengoa Clement batek idatzi zuela... ez zegoen mezua sinatua, baina bidaltzailearen e-posta mzapiain ikusirik, Zapiain zela igar zitekeen.

Ba ez, ez dago igarri beharrik, ez jarri gainerako zerrendakideak detektibe lanetan. Zerrenda honetan modu publikoan hartzen da parte. Izena-emateko arau bat da, eta horrez gain, pentsatzekoa da gero berriketan jarraitzen dugun bitartean ere hala izatea komeni dela.

Mesedez, goiburuan, posta-konfigurazioan, nor zaren adieraztea ondo dago, eta, helbidea instituzioren batena edo bada (Ego Ibarra, kasu), ba gutxienez mezuaren amaieran sinatu, Urlia Berendia.

Luistxo

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to