Garik: > Izan ere, nere ustez artista profesional gehiegi dago. (Gaur > eztabaidazale eta ausarta nago. Gupida pixka bat izan, oso oker banabil)
----Neu be konforme nago. Musikari askok uste dau disko bat egiñ eta hortik bizi leikiala. Gaiñera aberastuta. Zuk esandako guztiakin bat nator. Goittik behera. Gehixegi publikatzenda. Musikan zein liburugintzan. Eta asko (gehixengua, esango neuke) txarra. Bai, aspaldixan liburu askotxo nabil irakortzen, best-sellerrak, eta esan naike hainbat blogari askoz idazle hobiak dirana. Beste alde batetik, musikian negoziua hori da, negoziua. Bestela zegaittik pagatzen dogu estra bat erosten dogun CD zuri bakotxangaittik, naitta gure idatzixak gordetzko izan? GAiñera azken aldi honetan tabernetan eta hainbat lekutan entzutzen dan musikia ona dan! "Que la detengan" "Abre María, la peluqueria" Bustamante, Bisbal, Regetoia, eta udako kantua...TxarraK! Gero eta musika gehixago entzutzen da. Toki guztietan: trenian, dentistianian,...Gaur Mendaroko Ospittalera juan naiz analisi batzuk egittera eta pentsaizue, armusau barik, jende mordua itxaron-gelan, eta Kiss fm jarri dabe!!! Neretako sobre zeguan! Gaur egunian ezin gara ixiltasunian iñun egon! Ni asko molestatzen nau! Berste alde batetik gitxi kantatzen dala esan dau Amatiñok. Errezoia. Gatxa be bada alde guztietatik musikia egonda. Hartzaille bihurtu gaittue, konsumitzaille, batzuek dirua egin daixen. Eta ze liberadoria dan kantatzia! Kantau ostian ezin zeinke triste jarraittu! Kantua eta dantzia (hori be arautua eta gaizki ikusixa) bixak gorputza eta barruak askatzeko onenak! leire, askatu nahixan
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
