Euskal liburugintzaren gazi-gozoak
Xabier Mendiguren Elizegi
Euskal letretan dabilen norbait (eta berdin izango da beste edozein
parajetan) zaharrago bihurtu ahala, adinaren proportzioan handitzen zaio
baterako eta besterako artikuluak idazteko eskea, eta maila berean hazten
da lehendik esanak dituen kontuak errepikatzeko arriskua. Aukera handiak
dauzkat, beraz, gauza ezagunak kontatzeko edo topikoan jausteko. Libratuko
ote naiz? Saiatu behintzat bai. Ea bada.
Euskal liburugintzaz jarduteko eskatu didate. Horren diagnosi antzeko bat
egiteko.
Beste editore baten zentzuzko pentsakizun batzuk aurkitu nituen duela 10
bat egun edo (asteburu honetan ez, aurrekoan), Gara-ren asteburuko
gehigarri horietako batean (ez dakit ostiraleko orri gazteetan,
larunbatekoetan ala igandeko Zazpikan ote zen): Gorka Arrese Susa-ko
editorea elkarrizketa batean.
Oso interesgarria iruditu zitzaidan, eta Gorkak "euskal literatura sistema"
nola bere tokian uzten zuen ere bai. Ez dut papera gordea, ezta Interneten
markatua (uste dut azaldu zen atalekoak ez dituela Garak online jartzen),
baina akaso hemen baten batek badu, eta emango digu berri.
Luistxo
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]