Batasunak deitutako grebaren ondorenean, oso adierazgarria iruditu
zitzaidan Martxelo Otamendiren komentarioa Berrian.
http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=harian&data=2006-03-10&orria=003&kont=002
Polizia zertarako beharko lukeen, eta zertarako erabiltzen den benetan...
Uste dut hori dela kontua.
Pertsonen eskubide zibilez pentsarazteko ere ematen du.
Asteburuan Londresen izan naiz. Parlamentuaren aurrean, gizon bat bizi da,
gerraren aurkako kanpaldi batean, pankarta batzuekin genozidatzat jotzen
ditu Blair eta gerran inplikatzea erabaki zutenak. Bere zakuak, kartelak,
denak... zakar samar ditu han, plaza eder batean, parlamentuaren,
Westminsterreko abadiaren, Churchillen monumentuaren eta Big Benaren
ikusmira itsusten. Baina seguruenik eskubidea du han protesta egiteko, eta
argazkiak egiten dizkiogunak turistak gara, ez polizia maskaratuak.
Igandean, poste batzuk ari ziren jartzen gizon hori akanpatua dagoen zelai
zatiaren biran. Goitik publizitatea edo banderak edo holako zeozer
eskegitzeko zeozer, hirietan egin ohi den bezala. Zelaiaren zirkunferentzia
osoa egina zeukaten, eta azkenerako zuten utzita gizonaren pusketa. Han
zeuden, garabi batekin, sekulako lanak hartzen posteak sartzeko, gizonaren
akanpalekua desmantelatu barik egiteko lan hori.
Luistxo
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]