Atzoko BOEan ikusi dot Katalunian LEY 1/2006, de 16 de febrero, de la Iniciativa Legislativa Popular argitaratu dela http://tinyurl.com/qwcg2. Kataluniako biztanleek bertako Legebiltzarrean lege ekimenak bultza ditzaten. Berrogeitamar mila sinadura behar dira lege ekimen bat bultzatzeko.
 
Ez zitzaidan ezaguna egiten EAEn horrelako legerik zegoenik, eta datu basera jo dot begiratzera badaezpada. Ba oker nenbilen, Eusko Legebiltzarrak aspaldi arautu zuen gai hau: Ekainaren 26ko 8/1986 Legea, Legegintzarako Herri-Arioari buruzkoa. (Ley 8/1986, de 26 de junio, de Iniciativa Legislativa Popular) http://tinyurl.com/nfjyu
 
Bien azterketa sakonik egin gabe, ez baititut oso-osorik irakurri, bi gauzek deitu didate atentzioa:
- Kataluinakoan 50.000 sinadura behar dira lege bat bultzatzeko. EAEn 30.000. Bakoitzaren biztanle kopuruarekin proportzionatuta dago? 
- EAEko legeal hogei urte bete behar ditu. Kataluinakoa atzo argitaratu zen. Hogei urteren aldea horrelako lege bat onartzen?
 
Elena
 
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to