Eibarren birziklapenakin gertatzen dana lotsagarrixa da:
- gero eta kontenedore gitxiago dagoz
- auzo barrixetan ipini be ez dittue eitten
- erdigunian lur azpixan sartzen dihardue, baina organikuendako beti
gehixago (Untzagan, Urkuzuan...)
- dagozen kontenedore apurrak, beti gaiñezka.
- eta hori, papela, kristala eta plastikuak birziklatzeko. Pilak eta
olixua? JA!
- Horri gehittu bihar jako, askotan ikusi ditturazela plastikua eta
papela kontenedore normaletara botatzen.
- eta susmua dakatela, pilak ez dirala gehixenetan birziklatzen
(birziklatzen badira). Gehixenetan, hilebete kontenedora gainezka, eta
gero lurrian amaitzen dabe, zapatu gaben baten.
- Eta txarrena, Eibarko Aldizkari Ofiziala, DV, udaletxian eta
mankomunidadiak eitten daben lan zoragarrixa azpimarratzen, eta
hutsuniak guriak dirala esaten, "aún falta concienciar a la población".
JUAN ZAITTIE PIKUTARA!
Asier
En/na Oier Araolaza ha escrit:
Birziklapenari buruzko kezka antzekoarekin, baina gure artean aldez
aurretik ados jarri gabe, mezu bana argitaratu genuen Asier Sarasuak eta
biok, bakoitzak gure blogetan. Besteak beste Urkizuko kontenedoreen
kasua aipatzen genuen bietan. Kontua hauxe da. Urkizun orain hilabete
batzuk zaborrerako lurrazpiko kontenedoreak jarri dituzte. Guztira 11
kontenedore, baina horietatik 8 normalak dira, eta beira, papera eta
ontzientzat bana. Niri harrigarria iruditu zitzaidan proportzioa,
iraingarria ez esatearren. Birziklapenaren inguruan demaseko
diskurtsoak, baina gero praktikan ez da inondik inora zaborra bereizteko
inolako erreztasunik ematen. Oraindik zaborra bereizten oso tasa txikiak
ditugula esaten da, baina gure auzoan kontenedore horia gainezka egoten
da astero-astero, eta zaborrak kanpoan utzi behar izaten ditugu maiz
(lurrazpiko kontenedore aurreratuenak gero zaborra kalean uzteko...)
Gure mezuetan haserrea eta Urkizuko kontenedore horien argazkiak
(barruan kabitzen ez den zaborrez inguratuta) jarri genituen.
Birziklapenaren timoa: http://www.eibar.org/blogak/sarasua/157
Errauskailu bat Eibarren:http://www.eibar.org/blogak/oier/51
Blogetako erantzunen artean Leirek honakoa kontatzen zuen:
"Mankomunidadeko bihargiñ batek kontauta, ez neri, lagun bateri, eta
harek neri kontau (pribauan nahi badozu bixen izena emongo detsudaz eta
galdetu geinkixe). Fijau zara lurrazpiko reziklaje kontedorietan ze
kamioik jasotzen daben zaborra? Ez, ba hurrenguan ikusizu! Organikuen
berbera! Beste ordu batzueta, baiña kamioiak igualak dira. Bihargiñ
horrek esan eban lurrazpiko kontenedortetakua dana toki berera juaten
dala, beira izan ezik. Hori bai, horrek dirua emoten zebala, baiña
bestiak ez."
Ni ingenuo hutsa izango naiz, baina sinesten dut kontedore horiko
zaborrak bereizketa planta batera eramaten dituztela eta ez dituztela
(hasieran behintzat) bestekin nahasten. Egunotan Revista Eibar-en Mateo
Gilabertek idatzitako artikulua irakurri dut. Esperientziaren eskolak
antolatuta zaborren tratamendu planta batera bisita egin dute eta han
ikusitakoren berri eman dute aldizkarian. Kontenedore horiko zaborrek
ematen dituzten lanak azaltzen ditu, eta ondorioz, banaketa eta
birziklapena eraginkorragoa izan dadin zaborra botatzerakoan kontuan
hartzeko gomendio batzuk: ontziei janari hondakinak garbitu zaborretara
bota aurretik, tapoiak kendu, e.a. Ez daukat hemen aldizkaria eta ez
ditut gogoratzen gomendio denak baina niri oso interesgarriak gertatu
zaizkit eta gaizki egiten nituen gauza batzuk zuzentzen lagunduko dit.
Oraindik ulertzen ez dudana da zergatik demonio ez dizkiguten gomendio
horiek zuzenean guri ematen. Baina Asierrek bere blogean egiten zituen
galdera guztien artean azkenak laburbiltzen du dena: "Zergatik da odisea
bat Eibarren birziklatzea?".
Eta azkenik komunikabideen zurikeria eta prentsa bulegoen informazioari
punta ateratzeko gaitasun eza salatu nahi dut. Joan den astean
Debabarreneko mankomunitateak zabor bilketaren inguruko datuak eskaini
zituen, eta horrelako artikulu iraingarriak argitaratu dira. "La
Mancomunidad recogió 23 millones de kilos de residuos sólidos en 2005".
http://tinyurl.com/hgkkf
Artikulu oso bat zabor mota bakoitzean zenbat kilo bildu diren esanez,
baina informazio kuantitatibo horren inolako analisirik egin gabe.
Proportzioan zenbat bereizten den, zenbat botatzen jarraitzen dugun
kontenedore orokorrera bereizteko lanik hartu gabe, e.a.
Eta beste egunen baten olioaren birziklapenari buruz hitzegin beharko
dugu. Hori bai gai koipetsua!
------------------------------------------------------------------------
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]