Benetan egiaren aldekoak dira zure pegorako administradoreak, nahiz eta egia ez oso politikoki zuzena izan.

Elena, ez da komeni emakume guztiak zaku berean sartzea eta zu desberdina izango zara, baina nire esperientziagatik emakumeak dira pegoretako koloreen inguruan ordu askotako eztabaidak jarraitzeko gai diren bakarrak. Gizonezkoak (berriz jeneralizatzen, bai...) lehenago aspertzen gara eta nahiago dugu pegora pistatxo kolorez margotuta, beste hiru ordu eztabaidatzea baino.

Dena dela azkenean beti izaten da azpikeriak erabiliz kolorea bere aldera eramaten duen bizilaguna, ez tematu gehiegi beraz. Goraintziak nere partez Aurora zure pegorakideari, hurrengo egunotan denbora luzea pasatuko duzue elkarrekin eta.

Gari


Elena Laka wrote:

Bulegora etorri eta kartel bat zegoen pegoran, etxebarruko bilera iragarriz.
Pegoran obretan gabiz, aszenzorea ipintzen.
Kartelean ipintzen zeban, sic:
Comunidad de Propietarios. Junta extraordinaria el próximo día (ez dakit zer)
Se ruega la asistencia de mujeres para decidir el acabado del portal.
Dudan nago paretetako kolorea aukeratzeko botazioan: arrosa edo lilaren alde? :-) Elena

------------------------------------------------------------------------

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to