Epa,
Leirek:
<Kataluiñan hiru bandera erabiltzen dittue: ofiziala, horixa eta gorrixa
<marraduna; eta bete bi, bixak triangelu eta izar banakin, baiña baten
<triangelua urdiña da eta bestia horixa.
<Iñork badaki zegaittik diferentzixa hori? Zeiñek erabiltzen dau zein?
-- Urdiña CDCren gaztiak erabiltzen jone eta gorrixa ERC eta UDCren
gaztiak.
CDC abertzale eta aurrerakoitzat jakan bere burua. ERCk abertzale eta
ezkerreko errepublikanotzat, eta UDCk abertzale eta eskumako
errepublikanotzat.
Amatiño
Ba uste neban bezala ta katalana bati galdetu ostian, badirudi gauzak
eztirala holan. Izarra ("estel" katalanez), independentziaren ikurra da.
Urdina ERCk erabiltzen dau, ta normalena da, nik behintzat gehixen ikusi
dodana Katalunian. Macia-k (ERCkoa) errepublika aldarrikatzian haura erabili
ei zeban baina esteladia ez da sekulan ofiziala izan.
Izarra daben banderak, esteladak dira (independentistak), ta ez dakana,
senyera.
Horixana ez genekigun zer zan, bainan bai erraz ikusi leikela Katalunian.
Baina interneten dana topatzen danez, ba enterau gara: Esquerra Catalana
dels Treballadors-ek sortu zeban ta ezkertiarrek erabiltzen dabe.
Halan be, ERCk urdina erabiltzen dau normalian. Informazio gehiago
esteladari buruz (katalanez):
http://www.geocities.com/rainforest/vines/4398/estel.html
Oier
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]