"Bidixua edo minimetraiaren kontua bestelakua da, zapuztutako 1033 maitasun istorixena alegia. Heriotza beti batzen dogu maitasunarekin, zergatik ote."

->Heriotzak maitasun istorioari ostikoa ematen diolako, akaso. Eta mingarriagoa delako heriotza modu krudelean gertatu denean.

"Bere bizitzan portaera militarrak hartzen dabezenak be ziur nago maitasunagatik eitten dabela, diruagaittik eitten daben mertzenarioak salbu."

->Seguru baietz, baña egungo egoeran portaera militarrik nik, behintzat, ez dot ulertzen.

"Heriotzak eta maitasun istorixak gatazkaren alde bixetan dagoz."

->Ez nik, ez bideo harek, ez dau esan ezetz. Zerrendakide guztiok dakigu hori, nik uste. Eta neri horrek ematen dit benetako gogoa gatazka armatua amaitzeko.

"Eta nork gehiago jasan daben neurtzia umekerixia da. Nik zuk baño bat gehixao, ale. Eta nor dan asesinoagoa edo torturatzaile, zapaltzaile eta krudelagoa."

->Bideoak horrelakorik esan dau? Neurtzen hastekotan, apustu egingo nuke ez dela akordiorik lortuko.

Bakearen bilatzeak ez ditu bide horiek behar.

->Bakea lortzeko bideak bilatzeaz baino, hobe genuke bide baketsutik beste helburu batzuk bilatu.


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to