Kaixo hi!

Oin konturatu nok zetara hindoian. ERRAZOIA!!!

Serafin

Amatiño(e)k dio:
Ez, Serafin. Eztadabaidia ziharo bestelakua dok. Hik behian esaten duan
horreaz bat natok ni. Kontua besterik dok eta hasi zuan martixan 7an nik
idatzitako honeaz:

"Begira, zenbait datu laburbilduz gero, zein gauza pitxiak agertu diren
azken egunetan GARA egunkarian.
Martxoak 7 - EAJren agiriaren berri: "Batasunak ez duela arduraz jokatzen adierazi du EAJk"
Martxoak 6 – Asteburuko auzi-mauziaz:
“La izquierda abertzale llama a hacer huelga y a movilizarse este jueves”
(zortzi zutabe)
“Ertzaintzaren jokaera onetsi eta lasaitasuna eskatu du Imazek”
(bi zutabe)

Martxoak 5 – Udalbideren biltzarra Durangon.
“Udalbide si fija como objetivo ampliar consensos sobre el derecho a
decidir”
(4 zutabe)
Ibarretxe: ”Indarkeriarekin ez goaz inora”.
(4 zutabe)

Martxoak 3 –  Ibarretxe: “La UE valida el derecho a decidir”.

Martxoak 2 – "El PNV indica a Zapatero que en Europa la autodeterminación
existe"

Otsailak 26 – EAJren Aberri Batzarraren berri emanez:
“Alderdien mahaia osatzeko denbora apur bat ematea hobe litzateke, Imazen
ustez"

Hau da, dirudienez, eman beharrekotzat joten dituen zenbait gai gutxiesteko
euskara erabiltzen du GARAk.

EAJri buruzko informazioa euskaraz eman ohi du sarri asko.
Eta, kasualitatez bada ere, EAJri dagozkion gaztelaniazko titularrak ezker
abertzalearen girokoagoak edo dira, eta Batasunaren kontrakoagoak edo
direnak, ostera, euskaraz.

Honekin ez dut GARAren informazio-edukiak (eta zilegi zaizkion aukerak)
zalantzan jarri nahi, euskararen beraren erabilpena adierazi baino. EL
PAISek GARAk baino askoz ere murritzago tratatzen du EAJ, baina ez naiz
horretaz ari. Ari naiz euskararen "mesedetan" euskararen erabilpenaz egin
daitekeen zentsuraz.

Nahita ala nahiezta egiten den... Hori zuek erabaki.

Amatiño"

Eta, hillan 7an esandakuan ondotik, gaur hasi nok esaten: "orain hurrengo
aipatu nuen ildotik..."

Baiña, tira... Gauza nahastetsuegixa egunak juan eta egunak etorri goguan
izateko...

Amatiño



----------------------
Zer esan nahi dok? LAB eta EAJ beste alderdi edo taldiak baiño jokamodu
euskaltzaliagua-edo dakela? Gaztelaniazko egunkarixetan, "normala" gaztelaniaz egittia dok. Txarragua dok, artikuluaren azpixan "erredazioan
itzulia" oharra agertzen danian, "Berria"n sarrittan agertzen dan moduan.

Serafin

Amatiño(e)k dio:
Orain hurrengo aipatu nuen ildo beretik...

Gaur, GARAn, gaztelaniaz mintzo dira "prozesuaz":
Zapatero, Chivite, Rubalcaba, Paris, Rajoy, AVT, Lakua, EA, EB, Aralar, CiU, ERC, Batzarre, ELA, CCOO, UGT, Confebask, Eusko Legebiltzarra, Lokarri, Foro Ermua, Batasuna, Etxerat, Askatasuna, ANV,
Matalas eta Karmelo Landa.
Euskaraz, berriz,
LAB eta EAJ.

Amatiño

----------------------------------------------------------------------
--

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]



------------------------------------------------------------------------

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to