Nere blogean azkena, ETAren suetena dela eta:
http://www.blogak.com/josu/iragana-ahaztu-gabe-baina-etorkizuna-gogoan
Pelota Espainiako (edo Espainia eta Frantziako) Gobernu(et)an dagoela esaten
dutenek ETAren nahia interpretatu dutela uste dut. Nire ustetan, orain ere
guztiek dute zeresana, eta baita zeregina ere.
Ez dut zalantzarik Madriletik gobernatzen dutenek izugarrizko ardura dutela,
baina momentu hau historiarako inflexio puntu bat izan dadin denok eman
behar dugu gure zatia.
Arrazoirik ez zaie falta ETAren aktibitate krudelaren biktima izan direnei,
esaten dutenean haien sufrimentua ezin dugula ahaztu. Errespetu falta
litzateke, errurik gabe hil diren politikari, polizia, kazetari, edo
besterik gabe pertsona guzti horien duintasun eta sufrimenduaren gainean
marko berria eraikitzea. Egia da. Baina horrek, ez dezagun ahaztu, ez du
esan nahi elkarbizitzarako ahalegina egin behar ez dugunik.
Kuriosoa zait gaur sufrimendua ez ahazteko eskatu dutenak direla duela 30
urte Espainiarrek burutu zuten amnesiak eragindako etekin handiena lortu
zutenak. Haiei eskatzen diet ez dezaten amnesia burutu ez orain, ez atzean
utzitako kontuekin. Gogora dezatela nola frankismoak zapaldutako horiek
"paso de página" egin eta, min handiz, elkarbizitza berria onartu zuten.
ETAren bortizkeria jasan dugunontzat (eta lehen pertsonan diot, bere
jokabidea gizarte guztiak ordaindu duela uste dudalako), zaila zaigu
onartzea sufrimendua eragin diguten horiekin eratu beharko dugula gizartea.
Eta zaila zaie, batez ere, haien artean biolentziaren eraginez maite duten
bat falta zaienei: guraso, seme-alaba, anai-arreba...
Rodriguez Zapatero jaunak eta beste politikari askok esan dute: "será un
proceso largo, difícil y no exento de dificultades" eta ez zaie arrazoirik
falta. 40 urtez bizirik iraun duen erakunde armatu bat desegitea, eta
erakunde hori sortzeko arrazoia den problematika konpontzea ez dira gai
xamurrak.
Asko kostako zaigu, lehenik, ETA desegitea. Asko kostatuko zaigu, arrazoi
askorengatik. ETAri zaila zaio gaur egun sorturik duen organigrama
desegitea, eta organigrama horretako kideei bere bizimodua berregitea.
ETAren aurka daudenei, zaila izango zaie exijentziei erantzutea. Oposizioko
kideei, zaila izango zaie Gobernuaren erabakiekin ados etortzea. Gobernuei
ere kostako zaie, alde batetik, ETArekin adostasuna lortzea, eta bestetik
oposizioaren babesa jasotzea. Guztiei eskatzen diet partidu edo bere
taldearen interesen gainetik gizartearen interesa jar dezaten, historiarako
alaitasun hitz batzuk idatz ditzaten, eta belaunaldi bat geroago, oraingo
zailtasunak ahaztean, emozionatzea posible izatea. Hori eskatzen diet,
denei.
ETAri, ez dezala berriro gizartea desilusionatu. Eszeptizistei, ez dezatela
ETAk berriro desilusionatzea eragin.
Armak entregatzen direnean, marko juridiko-politikoa izango gatazkaren zati
bakarra. Orain, gatazka armatua, isilik bada ere, bizirik dago, eta guztioi
dagokigu hori desegitea, guztiok behar eta nahi duguna baita.
ETA desegiteaz gain, marko juridiko-politikoaren definizio kontsentsuatua
lortzea ere dugu helburu, belaunaldi baterako lasaitasuna ekarriko digun
estatusa ezartzea, denon artean, modu baketsuan, demokratikoki baina denon
artean kontsentsuaturik. Ariketa zaila, bakoitzak berea ematen ez badu,
baina bakea eta normalizazio politikoa nahi baditugu, horrela behar du izan.
Eta behin markoa ezarrita, demokraziak desberdintasunak eta eztabaidak
suposatzen dituela onartu behar dugu, ezin dugu pentsa kontsentsuan bizi
behar dugunik, baina bai behar dugu kontsentsua eszenatikia zein izango den
erabakitzeko.
Bihartik aurrera mehatxatuak lasaiago irtengo dira etxetik. Baina oraindik
ere eskutitz famatuak jasoko dituzte. Kartzeletan, oraindik ere, torturak
eta dispersioa izango dira nagusi.
Baina etorkizunera begira, egoerak behartzen gaitu kemena izan eta aurrean
dugun arazoa konpontzeko indartsu azaltzera, iragana ahaztu gabe baina
gogoan izanez etorkizunerako nahi duguna ari garela eraikitzen gaur. Iragana
oroitzeak ez ditzala etorkizunerako nahiak oztopatu.
()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()
[EMAIL PROTECTED]
www.blogak.com/josu
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]