At 22:21 29/03/2006, you wrote:
Banda Batxoki (...)

(...) Oin maketia atara dauienez, kopixa bat eskatu geutzen Albarori (hola deiketan da bajistiori) eta harrittu ein nintzen CDien atzeko aldien Creative Commons lizentzia ikustien. Lana kopixau, banatu eta publikoki ezagutzeko aukera emuten dau eta baitta lan eratorrixak eitteko, attribution (jatorrizko autoretza aitortzea), non-commercial (helburu komertzialik ez) eta share alike (eratorrixa lizentzia berdinakin banaketia) baldintzak beteta.

Horrek esan nahi du oso oso bestelakoa dela lizentzia hori software libreko lizentzia libreekin alderatuz.

Software librearen GPL eta beste lizentzia ezagunenetan, ez dago "non-commercial" izaerarik.

Banda Batxokiren kanta batekin bertsioa egin dezakete, baina ezin dut neure disko propioan sartu, disko hori saldu nahi badut. Banda Batxokiren bertsio hori ezin dut kontzertu batean jo, ez bada borondatezko edo doako kontzertua dela. Ezin duzu Banda Batxokiren kantu bat irrati batean jarri, programa horri asoziatuta publizitaterik badago.

Oro har, edukiekin Euskal Herrian ikusten diren Creative Commons lizentzia gehienak "non commercial" pegatarekin doaz. Horrek itxura alternatiboagoa ematen dio, baina egiazki, efektua kontrakoa da: non-commercial lizentzia bat gertuago dago modelo tradizionaletik,
software librearen modelotik baino.

Jendeak pentsatzen du Non-commercial pegatina bat jartzea zervaiti jatorra dela, baina, ez, jakintza eta aberastasuna biderkatzen eta hobeto banatzen ez du bereziki laguntzen. SGAEren lizentzia eta copyright-ak ere non-commercial dira guztiz, ezin duzu erabilpen komertzialik egin haiekin.

Luistxo
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to