On 3/31/06, Luistxo Fernandez <[EMAIL PROTECTED]> wrote:
Banda Batxokiren kanta batekin bertsioa egin dezakete, baina ezin dut neure disko propioan sartu, disko hori saldu nahi badut. Banda Batxokiren bertsio hori ezin dut kontzertu batean jo, ez bada borondatezko edo doako kontzertua dela. Ezin duzu Banda Batxokiren kantu
bat irrati batean jarri, programa horri asoziatuta publizitaterik badago.

Nik logikua ikusten dot jotiagatik bape kobretan ez dauen talde batek eta diskuak saltzen dirurik bape eitten ez dauen talde batek (diskoik ez baitaukie, maketa bat besterik ez) ez gure izetia beste batzuk euren kontura dirurik eittia...

Jendeak pentsatzen du Non-commercial pegatina bat jartzea zervaiti jatorra dela, baina, ez, jakintza eta aberastasuna biderkatzen eta hobeto banatzen
ez du bereziki laguntzen.

Ez dot uste talde batek bertsiƱo bat ein eta horregatik dirua irabazitta aberastasuna hobeto banaketan danik, egiliak inoiz bape kobrau ez dauenien. Eta jakintza banaketako, ez dot uste lizentzia hainbeste problema danik: bertsiƱuagatik kobrau gure dauen taldia ziur jatorrizko taldiakin akordio batera heldu leikela, baldin eta irabazixetatik zati bat jatorrizkuari emuten badutzo.

Horrek esan nahi du oso oso bestelakoa dela lizentzia hori software libreko lizentzia libreekin alderatuz. Software librearen GPL eta beste lizentzia ezagunenetan, ez dago
"non-commercial" izaerarik.

Egixa da zuk zure software baten software libria erabili zeikela eta gainera horri etekin komertziala atara. Baina askotan software libria izenekuen azpixen be tranpia egoten da. Software libria erabiltten dozunien zure softwarien barruen, zuk einddako software hori libre bihurketan da. Hori gure ez badozu, software librian egiliakin akordixo batera allegau biher zara, pagauta noski, harek beste lizentzia bat emun daizun. Azkenien, goiko kasu berien gaz. Tranpatxo hori da, adibidez, MySQL software libre eta guaixaren arrakasta ekonomikuan funtsa... Eta ojo, ez nabil software libre dana zaku hortan sartzen! Gainera, ez nabil esaten hori txarra danik, ze lehen esan bezela, logikua ikusten dot Banda Batxokin jarreria... Oso normala eta logikua pentzetan jat: nik "por amor al arte" einddako zerbait jarten dot erabili gure dauenan eskura, baina "por amor al arte" dien proiektuetan erabiltteko; norbaittek dirua ein gure badau, niri be zati bat emutia dauko.

  Igor
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to